
Trintxerpe Illunbe Arraun Elkartearen etorkizuna kolokan egon daiteke. Portuak lokaletik desalojatu ditu, eta urgentziazko irtenbide bila ari dira. Irtenbiderik topatzen ez badute, klubak ateak itxiko ditu hilabete bukaeran.

Kontxa irabaztea urruti badute ere, elitean konplexurik gabe aritzeko gaitasun betea dutela erakutsi dute Oarso Bidasoko traineruek. Helburuak beteta, urrats bat gehiago egin nahi dute etzi. Horretara doaz.

'Madalen' ontziak hamahirugarrenez jarraian lortu du urteko estropadarik garrantzitsuenerako sailkatzea. San Juanen, dezepzioa.

San-Juan Koxtapek marea arrosa mobilizatuko du Bermeora eta Portugaletera, hilaren 20an eta 21ean.

Emakumeek ETE Ligako azken bandera irabazi zuten larunbatean, eta igoerako play-offetara eta Kontxara begira jarri dira. Gizonek sasoiko azken estropadak eta Kontxa dituzte jomugan.

Larunbatean Eusko Label eta Euskotren Ligetako bosgarren jardunaldiak jokatuko dira Pasaiako uretan, San Juan-Koxtape Arraun Elkarteak antolatuta.

Hibaikako Senior Gizonak bigarren sailkatu dira, Oriotik bederatzi segundora. bandera ez dute lortu gaur, baina liderrak izaten jarraitzen dute.

Bihar Gipuzkoako Batel Ligako bigarren jardunaldia jokatuko da Pasaiako badiako uretan. Sanpedrotarra Arraun Elkarteak antolatutako estropada 10:30ean hasiko da.

Hilaren 14an eta 15ean Eusko Labeleko igoerako eta jaitsierako play-offak jokatuko dira Bermeon eta Portugaleten. Bi ontzi pasaitar itsasoratuko dira: San Pedro eta San Juan. «Ilusioz» eta «gogoz» daude zitarako.

Hibaikako Gizonek asteburuan hasi dute arraun denboraldia. Astilleron hirugarren sailkatu ziren errenteriarrak, atzo koska bat atzera egin zuten, eta bosgarren sailkatu Pasaiako Badian jokatutako KAE2 Ligako bigarrenean.

Bihar Eusko Label eta Euskotren Ligetako bosgarren jardunaldiak jokatuko dira Pasaiako badiako uretan, eta estropadek eragina izango dute trafikoan eta aparkalekuetan.

'Erreka'-k konfirmatu du bigarren txandakoa izan daitekeela, baina ezin dela lokartu. 'Batelerak' trainerua, berriz, play-offerako borrokan sendo.

Euskotren, Eusko Label eta KAE2 ligetako traineruek bina lehia izango dituzte asteburuan.

Euskotren eta Eusko Label ligak asteburuan hasiko direnez, jada traineruen liga guztiak martxan izango dira.

Larunbatean pattal samar, eta igandean hobeto. Epel hasi du San Pedrok KAE1 Liga. Tripulazio gazteak hazten jarraitu behar du.

San Juanen gizonen traineruak Boiroko jaitsiera irabazi zuen larunbatean. Urteko lehen estropadan, lehen bandera eskuratu dute arrosek.

Estropada bakarra lehiatu dute San Pedro eta San Juanek KAE1en, eta hitzordu bikoitza izan du San Juango bigarren ontziak KAE2n.

Donibane-Ziburuko Ikurrinarekin hasiko da KAE1 eta ETE ligetako sasoia. Bihar, Pasaian izango dira bi liga horietako traineruak.

Irailaren 17 eta 18an lehiatuko dituzte Eusko Label ligara igotzeko estropadak. Joan etorri bakoitzak 11-14 euro bitarte balioko ditu.

Asteburuan CMO Valves bandera lehiatu dute San Juanen Pasaiako bi taldeek. Orokorrean, Sanpedrotarra lehenengo da, eta San Juan laugarren.