
Etxe berrien salerosketa ez ezik, bigarren eskukoena ere udalak kudeatzen du. Horrela bermatu egiten du udalak etxebizitza tasatu denak legez dagokien prezioan saltzen direla.

Urteko bigarren zozketa hilaren 29an egingo dute, eta alegazioak aurkezteko azken eguna hilaren 10a da. Behin betiko zerrenda 20an argitaratuko dute.

Otsaileko osoko bilkuran onartu bezala, hemendik aurrera etxebizitza tasatu bat salmentan jartzerakoan udalak izendatuko du eroslea, etxebizitza tasatuen eskatzaileen udal erregistroan izena emanda daudenen artean zozketa eginez.