
Interesdunek urriaren 10era arte izango dute izena emateko aukera, eta horretarako Zu! Zure Udala Arreta Zerbitzura jo behar dute astelehen, asteazken eta ostiraletan 07:30etik 15:00etara, edo astearte eta ostegunetan 07.30etik 19:00etara.

Emantzipazioaz, etxebizitza ereduaz, gazteez eta prekarietateaz aritu da gaur EH Bildu. Agerraldia egin du gaur goizean koalizio subiranistak Errenteriako Udalak martxan jarri duen etxebizitza komunitarioaren aurrean, eta emantzipazio politikak bultzatzea lehentasuna dutela esan du.

Galtzarabordan kokatutako bost pisuko eraikinean, zazpi etxebizitza, hiru gune komunitario, eta 26 logela ditu etxebizitza komunitarioak. Pertsona bakoitzak gela bat izango du.

Hilaren 8tik 27ra arte izango da izena emateko aukera, eta horretarako, Zu! Zure Udala zerbitzura jo behar dute. Online egiteko aukera ere izango dute.

Datozen asteetan egingo dute publiko etxebizitza komunitarioen deialdia. 26 gaztek alokairu duina izango dute herriko 180 gaztek eta udalak elkarlanean eraikitako proiektuari esker.

Jeltzaleen iritziz, gazteei etxebizitza eskubidea bermatzea baino, gizarte eredu desberdin bat sortzeko "esperimentua" egitea du helburu udalak proiektu horrekin.

Marea Gora egitasmotik sortu duten Errenteriako Etxebizitza Komunitarioa proiektuaren lehen fasea amaitu dute jada, herriko gazteen emantzipazioa erraztu eta eredu berri bat sustatzeko.

Gazteek emantzipatzeko duten arazoari aurre egiteko abiatu zen Gazteentzako Etxebizitza Komunitarioa deituriko proiektua. Prozesuaren ondorioak eta hartuko dituen bide berriak aurkeztuko dituzte bihar (uztailak 5).

Gazteentzako Etxebizitza Komunitarioaren proiektua definitzeko hirugarren saioa egingo du bihar Marea Gorak. Xenpelar Etxean 18:00etan hasita.

Herriko 26 gaztek etxebizitza komunitarioanbizitzera sartu ahal izango dira epe laburrean.

Gazteen etxebizitza komunitarioa gauzatze epean sartu da, eta horren harira, haren funtzionamenduaren oinarrizko elementuak arautuko dituen ordenantza prestatu du udalak.

Gaurko saioan, lehenengoa izango da, Bartzelonako Sants auzoko esperientziaz mintzatuko dira Labordacoop elkarteko kideak.