
Errenteriako Musika Bandak eta Donostiako Kresala Euskal Dantza taldeak euskal musikagileen lanetan oinarritutako programa eskainiko dute.

Mutxikuen saio berezia antolatu du Beti Prest Dantza taldeak igandean, oporraldiaren aurretik, azkena izango da.

Gaurtik eta ekainaren 1era bitartean, Illunbek antolatzen duen Musikaz Blai jaialdiaren XVI. ekitaldia egingo da, zortzi ekitaldirekin. Serafin Esnaola plaza izango da jaialdiaren epizentroa.

Hirurehun dantzari bildu dira Dantzari Txiki Egunaren bueltara gaur. Euskal dantzaz eta doinuz girotu dituzte kaleak goizetik eguerdira Gipuzkoako hainbat herritatik heldutako dantzariek, eta Zubietako joaldun gazteek.

Aurten Lezoko Murixka, Beasaingo Aurtzaka, Hondarribiko Musika eta Dantza Eskola, Tolosako Udaberri, Zumaiako Musika Eskola taldeetako dantzariek, eta Zubietako joaldunek hartuko dute parte Errenteria-Oreretako Herri Arte Eskolako dantzariekin batera.

Ekainaren 14an egingo dute Dantzari Festa Lezon, hirugarrenez, eta Lezoko Dantzazaleak elkartetik euskal dantza maite duen oro deitu dute bat egitera.

Erromeria Egunak 25. ekitaldia izango du aurtengoa. Horren harira, hilabetero ekintza bat antolatzen ari da egunaren antolatzailea den Ereintza Dantza taldea.

Pasaiako Udal Euskaltegiak prest du aurtengo Kultur Astea. Pasaitar guztiei begirako hainbat jarduera antolatu dituzte.

Mattin Etxebeste oiartzuarra da Euskal Herriko VI. Aurresku Txapelketako txapelduna. Azaroaren 23an jokatu zen, Hondarribiko Itsas Etxean. «Presiorik gabe» aurkeztu zen, eta, irabaztea espero ez zuen arren, «oso pozik» dago garaipenarekin.

Hilaren 15ean izango da Erromeria eguna eta ohi bezala egun beteko egitaraua ondu dute; egun bat geroago, Errenteria Dantzan egingo dute Zumardian.

Ikasle berriei begirako matrikulazioak hilaren 23an irekiko dira, 09:00etan. Hezkuntza eskaintza inklusiboa, askotarikoa eta adin mugarik gabekoa da.

Antxoko euskal dantza taldeak barrutiko tabernak bertso doinuez beteko ditu otsailaren 4an, 19:00etatik aurrera.

Lehen dantza emanaldia gaur arratsaldean izango da; bigarrena, ordea, bihar. Biak Herri Arte Eskolan egingo dira.

Ereintza Dantza taldeak eta Herri Arte Eskolak egingo dute emanaldia.

Alkar Txiki haurren dantza taldean parte hartu nahi duenak hurrengo astean izango du izena emateko aukera.

Kukai Dantzak Baztango mutil dantzen ikastaroa eskainiko du uztailean hiru egunez.