
Igandean puntako eskubaloi partida jaso zuen Donibaneko kiroldegiak. Harmailak lepo, ikusleek partida bikainaz gozatu zuten. Garaipena txiletarrentzat izan zen (30-31).

OTXEk bere lehen ziklo-kros denboraldia bukatu berri du. Klubeko kide gazteek emaitza paregabeak lortu dituzte, eta Iraia Zapirain eta Eneko Olveira txapeldun izan dira. Ane Zubeldiak brontzezko domina lortu du Espainiako Txapelketan.

Euskal Selekzioak bere lekua behar duela aldarrikatu dute Oiartzunen. Dozenaka lagun bildu dira Gure Eskuren deialdiari erantzuteko.

Oiartzungo Gure Eskuk deituta, euskal selekzioak edozein kirol eta nazioarteko edozein txapelketa ofizialetan bere lekua izan behar duela aldarrikatuko dute.

Pasaia Kayakeko kidea hamabigarren postuan sailkatu zen Madeiran (Portugal) lehiatutako proban. Klubeko kide batek Munduko Kopa batean lortutako postu onena erdietsi du Aranetak.