
Erromeria Eguna, beste urte batez, erraldoia izaten ari da. HITZA kamerarekin dantzarien atzetik ibili da gaur.

Hasi da Pasaiako Dantza Festibalaren zazpigarren ekitaldia, aurten ere, arrakastaz. Gure Zumardiko lehen emanaldietan izan da HITZA.

Datorren martxoan estreinatuko du konpainiak lan berria eta dagoeneko 18 emanaldi itxi dituzte. Musikak "garrantzia berezia" izango du emanaldietan.

Euskal Herriko sortzaile eta dantza konpainien euren proposamenak bidaltzeko deia egin diete antolatzaileek. Ekainaren 5ean abiatuko da zazpigarren PDF.

Pasaia Dantza Festibala ate joka dago. Ekainaren 6tik 9ra euskal konpainia ospetsuek, bertako dantza eskolek eta askotariko estiloak lantzen dituzten elkarte eta herritarrek dantzan jarriko dute Antxo.

Igandean Hondarribian jokatuko den txapelketan ordezkaritza zabala izango du eskualdeak. Parte hartuko duten 11 dantzarietatik 5 Oarsoaldekoak izango dira.

Abuztuko atsedenaldiaren ondoren, indartsu itzuli dira taldeko dantzariak. Nazioartean zenbait emanaldi eskaintzen ari dira egunotan.

Norgehiagokaren 65. ekitaldia datorren larunbatean, hilak 11, egingo dute. Denera hamabost bikote gipuzkoarrek hartuko dute parte.

Elkarren segidako hirugarren txapela ekarri du Artolak etxera. Ez da oiartzuar bakarra izan podiumean, Martin Etxebestek hirugarren postua lortu baitu.

Iaz urratzen hasitako bideari jarraituz, Gazte Mailako II. Txapelketa Nagusia, Gipuzkoar erara, jokatuko dute asteburuan Errenteria-Oreretako Niessen Kulturgunean. A eta B saileko dantzariak arituko dira bertan; D kategoriakoak, Legazpin lehiatuko dira, hilaren 12an. Iaz, lehenengoz aritu ziren neska eta mutilak liga horretan elkarrekin, bereizketarik gabe eta beraz, baldintza beretan; aurten erronka horri eutsiko diote.

Txistua, alboka edota trikitiaren doinupean, eurek sorturiko koreografia garaikideak nahiz euskal pauso tradizionalak dantzatuko dituzte.

Aurkezpena hilaren 7an, asteazkena, egingo dute Gaztañoko lokal berrian 19:00etan,Marisa Mujika Iraultza Dantza taldeko kidearen eskutik.

Idoia Besada antxotarrak irabazi du 40. Euskal Herriko dantza txapelketa, Xabier Artolarekin; Iker Sanz lezoarra izan da bigarren, Ane Urruzolarekin.