
Hezkuntza publikoaren alde! Pribatizazioari ez! lelopean, mobilizazioa 17:00etan abiatuko da Hezkuntza Ordezkaritzatik, Bilboko Diego Lopez de Haro kale nagusiko 85. zenbakitik.

Matrikulazio kanpaina aurkeztu dute Errenteria-Oreretako euskal eskola publikoa osatzen duten Bizarain Ikastolak, Cristobal Gamon Ikastetxeak, eta Koldo Mitxelena Herri ikastetxeak.

Euskal Eskola Publikoari bere atxikimendua erakutsi dio Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeko Hezkuntza Komunitateak. Argazki erraldoia egin zuten atzo ikastetxearen jolastokian Euskal Eskola Publikoarekiko harrotasuna adierazi eta euskal hezkuntza sistema osorako eskola bakarra aldarrikatzeko, "herri bezala publikoaren, eskubide kolektiboen eta gure ume guztientzat aukera berdintasunaren alde eginez".

Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren balorazio oso positiboa egin du guraso elkarteak. Hasieratik zehaztutako helburuak bete direla diote kideek.

Errenteria Elkarekin Podemos koalizioak (Podemos, Ezker Anitza-IU, Equo Berdeak) igandean Makina bat taupada leloarekin ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren Jaiarekin bat egitera deitu dituzte herritar guztiak.

Trafikoan hainbat neurri hartuko ditu Udaltzaingoak igandean Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren harira. Hala, 09:00etatik 20:00etara herri erdialdea oinezkoentzat eremua izango da eta motordun ibilgailuentzat itxita egongo da.

Ekainaren 2an Errenterian izango den Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaiaren egitaraua aurkeztu dute gaur. Sei gune eta hamaika ekintza atondu dituzte erraldoia egin nahi duten jaiari begira.

Eskola publikoa hezkuntza sistemaren ardatza izan behar dela aldarrikatzea da Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren helburua.

Oarsoaldeko Euskal Eskola Publikoaren aldeko Plataformak sare publikoan matrikulatzera deitu ditu Errenteria-Orereta, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako herritarrak.

Euskal Eskola Publikoaren matrikulazio kanpaina bertan grabatzen ari dira eta bertako ikasleak izango dira protagonistak.