
Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren balorazio oso positiboa egin du guraso elkarteak. Hasieratik zehaztutako helburuak bete direla diote kideek.

Giro paregabean uztartu dute festa eta aldarrikapena Euskal Eskola Publikoaren Jaian. Hurrengo urtean, Bastidak hartuko du lekukoa.

Jende ugari hurbildu da Errenteria-Oreretara. Ekitaldirik jendetsuenetakoa, zalantzarik gabe, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Musua ikuskizuna. Arratsaldean kontzertuak izango dira protagonistak, baita tailerrak ere.

11:00etan izan da Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren irekiera ekitaldia Koldo Mitxelena ikastetxean. Ordutik hamaika ekintza egiten ari dira herrian antolatu dituzten sei guneetan.

Errenteria Elkarekin Podemos koalizioak (Podemos, Ezker Anitza-IU, Equo Berdeak) igandean Makina bat taupada leloarekin ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren Jaiarekin bat egitera deitu dituzte herritar guztiak.

Bi egun baino ez dira falta Euskal Eskola Publikoaren Jairako. Helburua, Euskal Eskola Publikoaren aldeko aldarria egitea, baina ez edonola, jai giroan baizik. Maialen Oliveri Koldo Mitxelena ikastetxeko ama da, Koldokide Guraso Elkarteko kidea eta jaiaren antolatzaileetako bat.

Euskal Eskola Publikoaren 28. festaren leloak bezala, 'Makina bat taupada' izena jarri diote abestiari. Errenteria-Oreretan grabatu dute bideoklipa.

2019ko ekainaren 2an egingo dute Euskal Eskola Publikoaren jaia Errenterian EHIGEK eta Koldo Mitxelena ikastetxeak, udalaren laguntzarekin.

Urriaren 21ean festa ospatu zuten Elizalde Herri Eskolan eta plazan, giro ederrean; 2019ko ekaineko festa handiaren lehen 'aperitiboa' izan da

Oiartzungo Elizalde Herri Eskolako gurasoek eta Errenteria-Oreretako ikastetxeetakoek antolatu dute festa