
Sarek eta Etxerat-ek mobilizazioa deitu dute ostiral arratsalderako. Juan Manuel Inziarte espetxera bueltatu da, hirugarren gradua kendu diotelako.

Xabier Goienetxe euskal preso oreretarraren bikotekide Ihintza Bidartek izandako auto istripua salatu du Sarek. Iaz lau kotxe istripu izan zirela diote, eta orotara, urrunketa politika indarrean denetik, 400 bat ezbehar gertatu direla.

Etxeratek jakinarazi berri duenez, Zuerako (Zaragoza) espetxetik lekualdatu dute oreretarra.

11:00etan abiatuko dira Izan bidea dinamikarekin bat egiten duten bizilagunak San Pedrotik. Lezotik 13:00etan pasako dira.

Espetxe politikak euskal presoengan duen eraginaz ariko dira Onintza Ostolaza abokatua eta Zigor Agirre Sareko kidea.

Liburu baten aurkezpena, erbesteari buruzko hitzaldia eta mokadutxoa egingo dituzte, Etxeratek eta Pakito Arriaran Fundazioak antolatuta.

Elkarretaratze guztiak 17:00etan izango dira, Meipitik, Gernika plazatik (bertan bat egingo dute trintxerpe eta sanpedrotarrek) eta Gure Zumarditik abiatuta.

Elkartasunez bete dute Herriko Plaza Mikel Arrietak etxean beharko lukeela errepikatu eta ukatu dioten gradu progresioa salatzeko.

Joanes Larretxea Oiartzungo euskal presoaren etxeratzea eskatzeko, Joanes etxera! lelopean lasterketa herrikoia egingo dute 2022ko urtarrilaren 2an.

COVID-19aren hedapenari aurre egiteko ezarri berri diren arauek bultzatu ditu sagardotegia atzeratzera. "Zentzuz" jokatu nahi izan dutela diote, eta aurrerago "larunbat honetakoa baino hobea" antolatuko dutela.

Azken Ostirala dinamikaren barruan, euskal presoen etxeratzea eskatuko dute Done Eztebe plazan, hilaren 23ko arratsaldean.

Santiago plazatik abiatuko da martxa, maiatzeko lehen igandean. Tontorrean hamaiketakoa jan eta suziriak botako dituzte aldarri gisa.

Iratxe Sorzabal euskal preso irundarrak salatutako torturak ditu ardatz ikus-entzunekoak. Proiekzioaren ondoren Jon Mikel Fernandez zuzendariarekin eta Imanol Arzuaga ekoizlearekin solasaldia egingo dute.

Euskal iheslari eta deportatuen seme-alaben ahotsak jaso ditu Oiartzunen bizi den donostiarrak. Orotara, zortzi testigantza bildu ditu liburuan, berea barne.

Larunbatean, 15:00etan aterako da Oiartzundik Sareren manifestaziorako autobusa.

Bi autobus antolatu dituzte datorren larunbatean Errenteriatik Bilbora joateko, bat goizean eta bestea eguerdian.

Hilaren 23ko gauean egingo dute urteroko barrikotea, Elorsoro kiroldegian. Sarrerak salgai daude Miren eta Kastro tabernetan.

Done Eztebe plazatik Sorondoraino pausoak eman dituzte Joanes Larretxea presoaren nahiz euskal preso eta iheslarien etxeratzea eskatzeko.

Sare Herritarreko ordezkari Joseba Azkarraga, eta Etxerat elkarteko Xochitl Karasatorre izango dira hizlariak.

'Ibilian-ibilian, etxerako bidean' kanpainan antolatutako martxa egingo dute igandean, 11:00etan San Pedrotik hasi eta Lezora arte, badia inguratuz.