
Sustatzaileek prest dute aurtengo ekitaldia, eta pasaitarrei dei egin diete parte hartzera eta euskaraz bizitzeko uneak sortzera.

Pasaiako Udal Euskaltegiak prest du aurtengo Kultur Astea. Pasaitar guztiei begirako hainbat jarduera antolatu dituzte.

Lezoko Udalak eta Oroitzene AEK Euskaltegiak Mintzalagun egitasmoa jarri dute martxan euskaraz aritzeko espazio erosoak bilatzeko. Hilaren 18an aurkeztuko dute dinamika Saldise plazan egingo duten Mintzodromoan.

Hilaren 20ra arte apunta daitezke pasaitarrak. 'Euskaraz hartu hitza' leloarekin ekingo diote ikasturte berriari.

Egoera irregularrean dauden pertsonen euskara ikasteko eskubidea aldarrikatu dute Korrika Kulturalaren testuinguruan. Egun, halako egoeran diren zazpi ikasle daude Oarsoaldeko AEK euskaltegietan.

Matrikulazio kanpaina abiatu berri dute lau euskaltegiek. Klaseetatik harago, txangoak, tailerrak, saio bereziak eta bestelakoak indartzeko apustua egingo dute aurten, "erabileraren oinarritutako metodologia delako gurea".

Ekitaldiez eta aktibitateez betetako egitaraua iragarri du Errenteria-Oreretako euskaltegiak.

Antxoko 'Txirrita' AEKn eta Trintxerpeko Udal euskaltegian izena eman daiteke jada. Diru laguntza bereziak abiarazi dituzte Pasaitarrek euskara uler dezaten.

Udal Euskaltegian izena emateko epea, hilaren 25era arte zabalik jarraituko du. Ohiko ikastaroez gain, ikasleen maila eta beharrei egokitutako programa bereziak antolatuko dituzte.

Langabetuentzat euskara doan ikasteko aukera bermatu du Errenteriako Udalak. Ostiralean amaituko da izen emateko epea.

Udalak hainbat hobekuntza egin ditu Trintxerpeko gunean: leihoak aldatu dituzte, berokuntza instalazioa berritu dute eta margotze lanak egin dituzte.

Euskarazko liburuen azoka hilaren 26an (ostirala) izango da, 16:30etik 20:00etara, Gure Zumardian.

Interesdunek ikastaroetan izena eman dezakete jada. Eskolak ekainaren 26tik uztailaren 24ra bitartean izango dira, 08:15etik 13:15era.

Datorren astean hasiko dira 2024-2025 ikasturteko eskolak. Hainbat taldetan oraindik plaza batzuk geratzen direla jakinarazi du udalak.

Egoitza berria inauguratuko du bihar Xenpelar AEK-k, eta hiru hamarkada luzez habi izan duen Biteri 30ekoa agurtu. Herri bazkaria ere antolatu dute.

A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailako tituluak eskuratzeko aukera emango dute aurten ere. Astean 20, 15, 10 edo 5 orduko ikastaroak eskainiko dituzte.

18:30ean Trintxerpeko Udal Euskaltegian elkartuko dira Euskararen Plan Estrategikoari hondar alea jarri nahi diotenak.

Intxixu-AEK euskaltegiak talo ikastaroa antolatu du biharko. Euskaltegiko Girizia elkartean prestatuko dituzte taloak, goizean eta arratsaldean.

Hilaren 16tik (astelehena) aurrera arabiera eta euskal kulturaren inguruko ikastaroetan izena eman daiteke.

A1, A2, B1, B2 eta C1 tituluak lortzeko matrikula egin ahal izango da, eta erritmo eta ordutegi ezberdinak izango dira aukeran.