
Kepa Anabitarte trintxerpetarraren bizitza jaso du Eneko Bidegain idazleak 'Kepa Anabitarte. Bizitza bat herriari eskainia' liburuan.

Gara egunkariaren elkartasun eta babes batzordeak 175 harpidedun berri lortu nahi ditu egunkari horren espolioaren aurkako dinamikaren barruan. Errenteria-Oreretako Juan Manuel Cabada artistaren eskultura bat zozkatuko dute.

GARAren lagunak gara taldeak antolatu du hitzaldia. Ostegunean egingo dute, liburutegian, eta Ariane Kamio egunkariko kazetaria ariko da hizketan.


Gora Herriak jaialdiaren barruan, Diana Shams idazle palestinarraren liburua izan zuten atzo hizpide Ubera liburutegian.

Abian da Donibaneko Bixi-Bixi elkarteak antolatzen duen Gora Herriak jaialdiaren IX. ekitaldia. Aurten Palestinara begira jarri dira.