
Gobernu taldeko kideei zuzenean euren kezkak eta ekarpenak helarazteko aukera izango dute lezoarrek aurrerantzean.

Ostegunean egitekoa den udalbatzarrean aztertuko dituzte neurriak. Bizitzaren garestitzeak eta diru bilketak bat etorri behar dutela uste dute.

Egun garrantzitsua izan du gaur gobernu taldeak. Mugarri diren horietakoak. Izan ere, agintaldi planaren balantzea egin dute herriko eragile eta herritarren parte hartzearekin.

Honakoak dira aurrekontu proposamen horren ezaugarri nagusiak: 55,2 milioi euro eta 50etik gora ekintza.

Herritarren artean inkesta egin du Aztiker Soziologia Ikerguneak; helburua, herritarrek udalerriarekin zein udal politikekin duten asebetetze maila neurtzea izan da eta bikainera ez bada heldu balorazioa ere, bidean da.

190.000 euroko diru zatia zuen udalak iaz laguntza horiei eta hutsik dauden etxebizitzak alokairura bideratzeko, eta 5.387 euro baino ez dituela gastatu esan du alderdi sozialistak.

Emendakinak egin behar ziren lekuan eta moduan egin zituela esan du EH Bilduk, eta hori probatzeko, batzordeko aktak eta Osoko Bilkurako aktak begiratzea baino ez dagoela.

Merkatuzarren egindako ekitaldian aurkeztu die gobernu taldeak herritarrei agintaldi plana. Pertsonak erdigunean jartzea ezinbestekotzat jo dute berriz ere, "bizitza duinak" bermatzeko.

Emendakinak "behar bezala" ez lantzea, eta erregistroan aurkeztu ez izana egotzi dio EH Bilduri udal gobernuak, "horrek eztabaidatzea eta bozkatzea eragotzi du".

2019-2025 Agintaldi Plana aurkeztu zien herritarrei gobernu taldeak (EH Bildu eta Errenteria Elkarrekin) pasa den larunbatean Merkatuzarren. Plan horri "anbizio eta zehaztasun" falta egotzi dizkio alderdi sozialistak.

2017ko eta 2018ko aurrekontuetan etxebizitzak birgaitzeko eta EIT Eraikinen Ikuskaritza Teknikoak egiteko aurreikusitako 210.000 eurotik %20a baino ez duela inbertitu gobernu taldeak salatu du alderdi sozialistak.

Igoera lau alorretan proposatu du Gobernu taldeak, %1ekoa kasu guztietan, zerbitzuek duten defizitari erantzuteko.

Lezoko Gobernu Taldeak 2017rako aurrekontu proiektua aurkeztu du, eta tokiko ekonomia eta enplegua sustatzea, eta inbertsioen atalean azpiegiturak eta irisgarritasuna hobetzea izango direla lehentasun nagusiak nabarmendu du.

Iraunkortasuna, ekologia, eta hiri antolamendu zentzuzko baten alde egin nahi du tokian tokiko biztanleen beharrak erantzungo dituen planteamenduaren bidez gobernu taldeak.