
Gure Eskuk Tourrerako egin duen deialdiarekin bat egiteko eta ikurrinik erraldoiena sortzeko crowdfundinga iragartzeko agerraldia egin dute hamalau txirrindularik Errenteria-Oreretan.

Egitasmoa uztailaren 2an burutuko da, eta gaur goizean egin den agerraldian, proiektuko xehetasunak eta Oarsoaldeko herritarrek argituko dituzten gainak zeintzuk diren zehaztu dute.

Aurkezpen ekitaldia Niessenen izango da, 12:00etan. Bertan proiektuaren nondik norakoak aipatuko dira, eta Oarsoaldeko herritarrei uztailaren 2an argiztatuko duten tontorra zein den zehaztuko diete.

Erabakitzeko eskubidearen alde hautetsontzi erraldoiak eraikiko ditu Gure Esku Dago-k Euskal Herriko bost hiriburutan igandean, eta hara begira dira lezoarrak ere.

Oarso Bidasoko HITZAk dena prest du biharko Gure Esku Dagok antolatu duen ekimena erraldoiaren berri emateko. Hainbat komunikabideen arteko elkarlanari esker, giza katetik jasotako argazkien mapa interaktiboa osatuko du HITZAk eta zuzeneko emankizuna ere jarraitzeko aukera izango da Oarso Bidasoko HITZAren webgunetik bertatik.

123 kilometro lotu nahi ditu Gure Esku Dago iniziatibak etziko ekitaldian. Ehun mila esku beharko dituztela horretarako aurreikusi dute antolatzaileek, baina jada zifra hori gainditu dutela jakinarazi dute. Irakurri gehiago



Bihar arratsaldean Pasaiako badiako bi aldeak argiztatuko dituzte. Gure Eskuk argazkirik onena aukeratzeko lehiaketa egingo du.

Erabakitzeko eskubidea josten ari dira Errenteria-Oreretan Gure Esku Dagok deituta hamarnaka herritar.

Erabakitzeko eskubidearen alde batuko dira etzi milaka eta milaka euskal herritar. Oarso Bidasoko bizilagunak ere izango dira bertan, Euskal Herriak izan nahi duena erabakitzeko aukera izan dezan, eskua emanda.



Igandeko giza katearen mapa interaktiboa osatuko du Oarso Bidasoko HITZAk, ibilbidetik bidalitako argazkiekin. Argazkiak bidali nahi dituenak Twitter edo Whatsapp bidez egiteko aukera izango du

Gaur egingo dute Gure Esku Dagoren aurkezpena, Itsas Etxean. Erabakitzeko eskubidearen alde ekainaren 8an Durango eta Iruñea artean egingo den giza katerako metroa oraindik erosi ez duten hondarribiarrek, egunero izango dute horretarako aukera, lanegunetan Itsas Etxea parean eta asteburutan Portuan.