
Datorren martxoan estreinatuko du konpainiak lan berria eta dagoeneko 18 emanaldi itxi dituzte. Musikak "garrantzia berezia" izango du emanaldietan.

Arte Eszenikoetako Max Sarietako zerrendan da, estreinakoz, konpainia. Lau kategoriatan jaso dute aipamena 'Ur' eta 'Ur bizitan' ikuskizunek.

Maiatzetik abendura luzatuko den III. edizioko ekintzak aurkeztu ditu Aiert Beobide, Haatik Dantza Konpainiako eta 'Hik Dantza' programaren zuzendariak.

Konfinamendua sormen iturri ere izan daiteke. Hormek eman eta kentzen dutenaren inguruko hausnarketa egiten du Aiert Beobide protagonistak koreografian.

Bertsolaritza eta dantza uztartuz, hastapenetara itzuliko dira Haatik konpainiako kideak. Aurrestreinaldia bihar izango da, Urnietako Sarobe Arte Eszenikoen gunean 19:00tan.

Hilaren 14an egingo dute emanaldia Iñaki Alberdik, Leire Romerok eta Aiert Beobidek. Sarrerak aldez aurretik erosi behar dira.

Bi hilabete eta erdi baino gehiago eman behar izan dituzte Haatik Dantza Konpainiako kideek elkarrekin dantzatu gabe. Segurtasun neurri guztiak beteta, berriz ere ekin diete talde saioei.

Koronabirusari aurre egiteko, 'Kulturabirusa' proposatuko du dantza konpainiak, haien emanaldien pasarteak ikusteko online plataforma.