
Eskualdeko telebistaren 400 zintatik gora analogikotik digitalera pasa dituzte Mikel eta Gexan Mendizabalek. Udalen esku dago orain material hori guztia.

‘Zeorri!’ bizirik dago. Gogoeta aro baten ondotik, izaera berri eta askotarikoarekin iritsiko da Piztu Lezoren komunikazio tresna. Eraldaketa bultzatu eta kontatu nahi dute.

Veltek ‘Nik sinesten dizut’ liburuaren aurkezpena egin zuen asteazkenean Antxon. Bortxaketaren mediatizazioaz hitz egiten du bertan, 2016ko Iruñeko talde bortxaketa oinarri izanda.

Oiartzun Irratia 20 urte bete dituelako egun osoko ospakizun festa egiten ari da. Uhinetan bezala, kalean ere oiartzuarren babesa jaso du.

'Amapola morea' Antxeta eta Oiartzun irratien elkarlanaren ondorioz sortutako irratsaioa da. Emakumeen elkarrizketak dira. Atzo jaso zuen Argia Saria.

Heldu den astelehenean 10:30ean hasiko dira Mirari Martiarena eta Alazne Etxeberria esatariak oiartzuarrei herriko berri ematen 13:30ak arte.

Abaraxka Ibiltaria egitasmoaren barruan bertako partaideek bisita egingo dute herriko irratira.

Euskarazko hedabideen elkarlanari esker, 23. Korrikaren irteera zuzen-zuzenean ikusi ahalko da HITZAren webgunetik ere.

14. 'Zer berri LezOn?' udal aldizkaria etxe guztietan banatuko dute. Internet bidez ere kontsulta daitezke edukiak.

Lezoko aldizkariaren udazkeneko zenbakian eduki gozoz beteriko 56 orrialde topa ditzakete harpidetza egina dutenek.

Eusko Jaurlaritzak bost milioiko laguntzak iragarri ditu hedabideentzat, %94a gaztelaniaz jarduten duten talde handientzat. Euskarazko tokiko hedabideak, laguntzarik gabe.

56. orrialdetan banatuta, orotariko gaiak landu dituzte Piztu Lezoren argitalpenean. Udazkenekoa, 'Zeorri!'-ren zortzigarren zenbakia da.

Hilaren 31n itzuliko da Oiartzun Irratiko 'Arguyun' saioa. 10:30ean gozatu ahal izango da goizeko magazineaz, astelehenetik ostiralera.

Gotti Betti hilabeteko agenda gero eta aberatsagoa delako aldatu dute formatua. Etxez etxe banatuko da, ohi bezala.

Irrati lizentzia du Antxeta Irratiak lau urte luze ondoren, Espainiako Auzitegi Gorenak arrazoia emanda. Behe Bidasoaz gain, Oarsoaldean, Donostialdean eta Buruntzaldean entzun daiteke

Zintzilik Irrati libreak denboraldi berria hasiko du, eta horren harira, irratsaioak egiteko deia zabaldu du herritarren artean.

Eneritz Arbelaitz, Onintza Mitxelena, Aitzol Lasa eta Oialeku Alfaro korrikalariek euren testigantza emango dute FMko 107an.