
Beirate horiek abiadura handian eta altuera txikian hegan egiten duten hegaztientzat "tranpa hilgarria" direla eta eskatu du urgentziazko neurriak hartzeko.

Fanderiako errotak bisita gidatuak egingo ditu, baita tailerra ere, hilabetean zehar.

Fanderiako Errota barrutik ezagutzeko bisitak eta hegaztiei buruzko erakusketa eskainiko ditu Ibaiaren Interpretazio Zentroak.

Ehiztari baten tiroagatik, bizirik baina hegal bat kaltetuta topatu dute hegaztia. Eguzkik Ingurumen Fiskaltzara eramango du auzia.

Igeldoko Arrano Etxearen zeregin nagusia zauritutako animaliak osatzea da, natura ingurura itzultzeko ondoren.

Proiektuaren helburua da Lezon dauden hegazti intsektujaleari buruz herritarrak sentsibilizatzea. 19:00etan da aurkezpena.

Maskara betekin nahaspilatuta hilik hauteman dute kaio bat Pasaian. Horiek zakarrontzira bota aurretik gomak mozteak bizitzak salba litzake.

Bi saio egingo dituzte, 10:00etan lehena gaztelaniaz, eta 11:30ean bigarrena, euskaraz. Jarduera doakoa izango da, baina aldez aurretik izena eman behar da.

Belatz txiki bat topatu zuten atzo zaurituta Jaizkibelen, eta tiroz bota zutela berretsi zuten Arrano Etxean. Mehatxatutako Espezieen Euskal Katalogoak babestutako hegaztia da.


Inguruko hegaztiak ezagutzeko aukera izango da, horiek behatzeko aholkuak emango dituzte, eta haientzako janlekuak eraikiko dituzte.

Elkarte animalistak salatu du hegaztiak tirokatzeko bi jarduera ilegal izan zirela joan den larunbatean Pasai Antxon.

Datorren maiatzaren 7rako txangoa antolatu du Arditurri parketxeak. Irteera gidatua egingo dute, hitzaldi eta guzti.

Txingudiko badia bisitatuko dute herritarrek, "padurek hegaztien migrazioan duten nazioarteko garrantzia ezagutarazteko" asmoz.

Aranzadi zientzia elkarteko Ornitologia saila eta Errenteriako Udala udalerriko hegazti-fauna ikertzen ari dira, eta helburuetako bat, herritarrak horren ezagutzan eta zaintzan inplikatzea da; horren barruan kokatzen da tailerra.

Hautemandakoen artean badira "bakan" gisa katalogatutako batzuk, eta baita "arriskuan" dagoen espezieren bat ere. Ikerketak lau urte iraun ditu.

Igandean ospatuko dute zortzigarren Arditurri Eguna. Urtero hegazti zaurituen askatzea egiten dute, eta aurten egingo dela baieztatu diete.

Hilaren 16an, bisita gidatua egingo dute okilen bizimodua ezagutzeko. Aitor Lekuona Alzugarai izango da okilei buruzko xehetasunak emango dituena.

Munduko Hezeguneen Egunarekin bateginez, hainbat ekintza antolatu dituzte Behe Bidason etzirako, otsailaren 2rako, horietatik bi Hendaian. Goizean, Beltzeniako lokaztiak ezagutzeko hiru orduko irteera antolatu dute; ornitologiara hurbiltzeko asmoa dutenentzat bereziki interesgarria izango da. 09:00etan abiatuko da txangoa, Badiako etorbideko Jean Moulin biribilguneko behatokitik. Arratsaldez hitzaldi bat emango dute Nekatoenean, Gure estuarioaren aberastasun ezkutatuak eta etorkizuna izenburupean, 18:00etan. Bi ekitaldiak IAEZI Euskal Itsasbazterrak antolatu ditu eta frantsesez emango dira (izena aldez aurretik ematea gomendatzen da: 0559-20 37 20).