herriolinpiadak

Adinari ez erreparatzeko saiakera olinpikoa

Martxan dira Lezoko Herri Olinpiadak, joan den larunbatean egin zuten lehen saioa. Belaunaldien arteko ezagutza indartzeko eta adin arrakala lausotzeko batu dira.

Sugar olinpikoa piztu dute berriro Lezon

Urte luzeko etenaren ondoren, bueltan dira Lezoko Herri Olinpiadak, indartsu. Lehen jardunaldi estu eta bizia jokatu dute gaur taldeek.

[Bideoa eta galeria] Kinky Hools, Kurrukuku, Haur bat galdu da eta Rufinos 2, final handira

Giro paregabea sortzea lortu zuen Piztu Lezok larunbatean. Herri Olinpiaden lehen saioa egin zuten goiz eta arratsaldez, eta hamabost talde parte hartzaileek dena eman zuten final handira iristeko.

[Bideoa eta galeria] Denek nahi dituzte puntuak

Ahalik eta puntu gehien lortzea. Hori da  Lezoko Herri Olinpiadetan parte hartzen ari diren kuadrillen helburua, eta atzo arratsaldetik hasita gogor ari dira saiatzen guztiak.

Zuzi olinpikoa gaur piztuko dute

Bihar hasiko dira Herri Olinpiadak, baina gaur lehen proba egin beharko dute izena eman duten taldeek. 150 lezoar, hamabost talde, denak final handira iristeko lehiatzeko prest.

Mendekosteetan, apaingarri olinpikoak

Lezoko Herri Olinpiaden hirugarren saioan festei begirako pankarta lehiaketa egin dute. Apaingarri horiek festetan jarrita izango dira.

Gehiago