hirigintza

Jaizkibelgo bigarren dorrea zaharberritzen hasi dira

Lanek sei hilabeteko iraupena izango dute. Oinezkoen bidea zabalik mantenduko dute, baina eragozpenen bat izan daitekeela ohartarazi du udalak.

Udalerriaren antolamendua erabakitzeko parte hartze prozesua abian da

Ekainaren lehenean ekingo zaio HAPO berriari dagokion partaidetza prozesuari. Pasaiaren egitura fisikoari buruzko erabakiak hartuko dituzte.

Meipi eta goialdeko etxeak igogailu bidez lotzeko proiektua martxan da

Donibaneko irisgarritasuna bi igogailurekin hobetzea asmo duen proiektuaren idazketa 23.550 eurogatik esleitu du udalak. Idazlanaren egikaritzeak sei bat hilabeteko luzapena izango duela aurreikusi dute.

Arraitokiren etorkizunaz gogoeta egiten hasi dira

Madrilek eremua portuari eman diola esan du PSE-EEk, eta horrek aukera zabaldu duela lursaila herriarena izateko. Alderdi guztiek ideia batean bat egin dute: herritarrek ere erabaki behar dute bertan zer egin.

Zamatete eremuko azken partzelaren hirigintza hitzarmena, jendaurrean

Proposamenaren jendaurreko erakusketa fasea zabaldu dute, 20 eguneko epean. Lursailean 71 bizileku eraikiko dira: 32 etxe libreak eta beste 39ak BOEak.

esnabide etxebizitza sozialak

Esnabiden 27 etxebizitza sozial eraikitzeko pausoa eman dute

Udalak bere lursail bat lagako dio Etxebizitza Sailari, eta beharrizan bereziak dituztenentzako 27 etxe eraikiko ditu.

Lezoko kaleko hirugarren igogailua, Altamiran

Altzate igerilekuaren ataritik gorantz joateko azpiegitura da egingo dutena. Lanak egiteko Jaurlaritzaren diru laguntza jasoko du udalak.

Herritarren beharretara egokitutako herria eraikitzen

COVID-19ak hirigintzan eragina izan badu ere, udalaren proiektuak martxan dira. Pandemia betean zabaldu zituen Txirrita parkea eta Beraungo igogailuak. Ortzimugan, beste lau proiektu estrategiko.

Udalak lehiaketara atera du Ondartxo pasealekua irekitzeko obra

376.000 euroko aurrekontua duten lanak kontratatzeko mahaia martxoaren 8an egingo dute. Hiru metroko altuerako hesia ezarriko da farorako bidean.

Irisgarritasun Planaren berri emateko jardunaldia antolatu du udalak

Pasaiako Irisgarritasun Plana herritarren artean hedatze aldera, parte hartze jardunaldia antolatu du udalak ostiralean udalbatzar aretoan 11:00etan.

altamira

Altamiran aparkatzeko txartelak berritzeko epea zabalik dago

Tomas Garbizu kalean aparkatu ahal izateko txartelak berritzeko epea urriaren 30 artekoa da. Hiru urteko iraupena izango dute txartel berriek.

Lezoko hainbat espaloi berritzen ari dira

Lezoko Udala eraberritze lanak egiten ari da herriko hainbat espaloitan. Lopenen jada eginak dituzte, eta aurki Zubitxo inguruan hasiko dira.

Motorrentzako aparkalekuak eskatu dituzte Antxon

Motorrek Kupeldegi kaleko 11. atariaren inguruko arkupeetan, oinezkoentzako eremuan aparkatzen dutelako kezka azaldu dute bizilagunek.

Antxoko Zumalakarregi 10 kaleko bizilagunak irtenbide eske

Beren kalearen "egoera antihigienikorekin" nazkatuta daude bizilagunak

Martxan da Bekoerrota eta Altamira arteko igogailua

Igogailua 07:00etatik 23:00etara izango da martxan egunero. Hilaren 4an inauguratu zuten, baina azpen proba batzuk egin ondoren zabaldu diete herritarrei.

elias.salaberria

Elias Salaberria kalea eraberritzeko lanak hasi dira

Elias Salaberria kaleko zoruan pitzadurak eragin dituzten zuhaitzak kenduko ditu udalak, eta horien ordez txikiagoak jarriko ditu.

Igogailuaren lanak, azken fasean

Bekoerrota kiroldegiaren eta Altzate igerilekuaren artean egiten ari diren igogailu publikoaren pasarela jarri dute dagoeneko.

oarsoaldea
manuel lekuona etorbidea

Manuel Lekuona etorbidea itxuraldatzen ari dira

Galtzada konpontzen ari dira, eta Beheko Plazako pilotalekua asfaltatzeko ere probestu dute obra

Gehiago