
San Pedro Albaolarekin lotzen du Ondartxo pasealekuak, eta hura mozteak bideak itxi dizkio faktoriari. Pandemiak eta neguak ere eragin dutenez, behin-behinean itxi dute Albaola.

Ijurko auzoko Aralar eta Auñamendi kaleak batzen dituen igogailua martxan dago jada. Auzokideek eskatutako irisgarritasun azpiegitura da.

Iñaki Arriola sailburuak iragarri du Altza-Galtzalaborda linea eraikitzeko proiektuari berrekingo zaiola datozen lau urte hauetan.

Hospitalilloko aparkalekuaren inguruan eta lonjako sarreraren aldamenean hiru sarbide bertikal zabalduko dituzte, hoditeria birgaitzeko.

Hilaren hasieran etxetik irtenarazitako Jaizkibel kaleko bizilagunak aste honetan euren etxeetara bueltatu ahal izango dira, lanak aurreikusi bezala badoaz.

Pasaiako Ezker Anitza-IUk uste du EAJ eta PSEk osatutako gobernuak herrian mugikortasun jasangarria bermatzeko lanak oraindik egiteke dituela. Bizikleta aparkalekuak ere berrikus ditzatela eskatu dute.

Atzo 21:00ak aldera hustu zituzten etxebizitzak. Teknikariek segurtasuna berma daitekeela ziurtatu arte udaltzaingoaren patruila bat egongo da 24 orduz bi atarien sarbidea kontrolatzen.

Martxan dira Txirrita parke berriko obrak. Azken bi urteotan herriko haurrak etorkizuneko parkea diseinatzen aritu dira, euren beharretara egokituz.

Proposamenak egiteko epea igarota, enpresarik aurkeztu ez denez, Pasaiako Udalak hutsik utzi behar izan du oruberako behin-behineko eraikinaren lizitazioa.

Lizitazioak 80.000 euro balioko ditu, hasierako proposamenak eskatzen zuena baino 50.000 euro gehiago hain zuzen ere.

Gazte Izanak erretiratuen elkartea dagoen eraikina eraitsi eta handiagoa eraiki nahi dute

Murgil Eraikuntzak enpresak egingo ditu; ikasturtea hasi baino lehen bukatu beharko dute

Donibane kaleko saneamenduaren proiektua idazteko azterketa geofisikoak egingo dituzte.

Lezoko PSE-EE alderdiak udalean duen zinegotziak adierazi du segurtasun gehiago izango dela Altamirako biribilgunearen inguruan.

Bi zerbitzuak baliatzeko Lezoko Udalera deitu behar dute interesdunek

Herrian hainbat egitasmo garatzeko da laguntza eskaera, tartean, Lezo-Donibane bidegorria.

Hilaren 14an hasiko dira egokitze lanak, urtarrilaren 4ra arte. Bitartean, aparkatzeko beste toki batzuk prestatuko ditu udalak.

Azken asteetan udala auzoetako bizilagunekin elkartu da proiektuez hitz egiteko. Bileren balorazio positiboa egin du.

Atzo puntu ilunak aztertzeko lehen saioa egin zuten. Itsasne Loroño berdintasun teknikariak gidatu zuen saioa eta puntu ilunen nondik norakoak azaldu zituen.

Atzo inauguratu zuten erakusketa informatiboan herritarren ekarpen eta proposamenak bildutko dituzte