
Donibane Eskubaloiak Lehen Maila Nazionalera igotzeko play-offa jokatu du asteburuan Gironan. Bi partida galdu dituzte eta bat irabazi.

Maila igoera lortu dute asteburuan irabazita, eta Lehen Mailako Eskuz Binakako finala jokatuko dute Tolosa 1 taldearen kontra. Larruzko Paletako bigarren mailako finalean, berriz, ez zuten garaipena lortu Etxezarreta eta Yorelek.

Hibaika arraun Elkarteko gizon seniorren igoeraren gaineko argazki erakusketa zabaldu du Dani Novas argazkilari oreretarrak. Abenduaren 1a arte izango da ikusteko aukera, Bite tabernan.

Ostegunean, hilaren 23an, 19:00etan inauguratuko dute Bite tabernak hilabetez hartuko duen argazki erakusketa.

KAE1 Ligan lehiatuko da Hibaika datorren denboraldian. Gizon seniorren ontziak denboraldi bikaina osatu du eta helburu zituen play offa eta igoera lortu. Denboraldiaz, eta aurrera begirako asmoez mintzatu da Jon Otegi, Hibaika Arraun Elkarteko presidentea.

Denboraldi bikaina osatu ondoren, Euskotren Ligara igo da San Juan-Koxtape Arraun Elkarteko 'Batelerak' ontzia. Igoera lortuta, pozarren da Anartz Gereño prestatzailea.

KAE1 Ligan ariko da datorren denboraldian Hibaikaren ontzia. TKE eta KAE1 ligen arteko play offa bukatuta, Santurtziren garaipenak txartela eman dio igoerarako Madalen ontziari.

Denboraldi bikaina osatu ondoren, igoerako play-offak jokatuko ditu 'Batelerak' ontziak. Laida Valderrama da patroia, eta «gogotsu» da denboraldiko zita erabakigarriena lehiatzeko.

Liga bikaina osatu eta gero, KAE1 Ligara igotzeko play offa jokatuko du Hibaikaren ontziak larunbat eta igandean. HITZAk Ander Rekondo patroiarekin hitz egin du asteburu erabakigarria ate joka denean.

Donibane Eskubaloia taldeko gizonen talde nagusiak eta Sanpedrotarra Areto Futbol taldeak igoera lortu dute asteburu honetan.

1-2 galdu du Sanpedrotarrak-ek Mondragonen kontra, play offaren lehen partida