
Ihoteen jarraipen zabala egin du aurten ere HITZAk. Hona asteburuan bildutako irudiekin osatutako bideoa.

Altzibar, Arragua eta Elizalde auzoetako irudiak bildu ditu HITZAk. Animatuz gero, bidali zuk ere zure auzoko irudiak eta argitaratuko ditugu.

'Hurrengo urtera arte!' esan dute arratsaldean Oiartzunen; Intxixu, Basandre eta Sorginek herria utzi dute gaur.

Baserriz baserri eman dute goizetik eguerdirako tartea oiartzuarrek. Bakoitza bere auzoan, euskal usadioa lehen lerroan jarrita euskal dantza, kantu eta batez ere festa zabaldu dute.

Intxixu, Sorgin eta Basandreek herria konkistatu dute gaur iluntzean. Igandera arte haiena izango da Oiartzun. Herria festa bete-betean da jada.

Haurtzaro Ikastolako ikasleak Intxixu, Sorgin eta Basandreen etorrerarako prest dira jada. Une magikorako motorrak berotu dituzte arratsaldean.

Urteko asteburu ederren eta koloretsuenari ekiteko urteroko desfilea eta dantzaldia egin dute Elizalde Herri Eskolako ikasleek. Iluntzean Done Eztebe plazak hartuko duen itxura hartu du patioak.

Hasi da atzera kontua, otsailaren 4tik 8ra izango baitira Ihoteak. Aurtengo egitarauan berritasun modura txotxongiloen ikuskizuna txertatu dute, hilaren 4an izango da.

Kuestazioan herritar orok dantza egin dezan, arin arina, fandangoa eta egun horretako gainerako dantzak landuko dituzte hilaren 24 zein 31n.

Hiru eguneko akelarrearen ondoren, Kataxulora itzuli dira Ihoteetako pertsonaiak. Asteburukoaren laburpena egin du HITZAk, bideoan.

Kuestazioa bezala, Oiartzungo zortzi auzoetara iritsiko da ihoteetan zerbitzu berezia emateko. gainera, aparkalekua jarriko dute Elizalde ikastetxean.

Familian jolasteko proposamen baten berri eman dute: Xabier Lizarragak egindako 'Oiartzungo ihotik: suzko akerra' ihes-gelarena.

Ihoteetako bazkarian izena emateko aukera dago Karrikan. Ugaldetxo auzokoan txartel guztiak ziztu bizian agortu dira.

Gasteizko gazteei lau urteko kartzela zigorra ezarri zieten, eta Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epaiaren zain daude. "Poliziaren muntaia" salatu dute.

Ekain Susperregik eta Peio Irigoienek erakutsiko dituzte dantzak. Abaraxka Ibiltariak eta Soinueneak antolatu dute elkarlanean.

Hilaren 5ean eta 11an joste lanak egingo dituzte ludotekan. Hilaren 8an sorgin eta basandre txikiak sortuko dituzte.

Eguraldia lagun, ehunka oiartzuar atera dira kalera auzoetako kuestazioetan parte hartzeko. HITZAk aurten Ergoien auzoko bizilagunekin egin du ibilbidea.

Ikastolan entsegua egin dute, eta ondoren plazaraino igo dira, Burrunban, ihoteak azkar irits daitezen eskatzeko. Txokolate beroa jateko aukera izan dute.

Elizalde Herri Eskolako ikasleak izan dira zakuak hartzen lehenengoak. Ikastetxeari izena ematen dion auzotik bueltaka ibili dira, musikak lagunduta.

Ihote Taldeak herriko zortzi auzoetako bakoitza ordezkatzen duten koloredun banderak salgai jarri ditu, Urrats paperdendan. Ihoteetan jartzeko dira.