
Haur eta gurasoena izan da gaurko goiza. Inude eta artzain txikiek dantzan jarri dute barrutia.

San Pedroko txikienen konpartsak kolore eta dantzaz josi du barrutia gaur eguerdian. Helduena, datorren igandean.

Inude eta Artzainak atzo Errenteria-Oreretan. Orereta Ikastolako desfile handiak kolorez bete zituen herriko kaleak, inauterien osteko igandean.

Pasaiako barrutia urteko egunik handienean da. Inude eta artzainen desfilea egin dute gaur eguerdian, San Pedron gora eta behera. Arratsaldean, auzoen arteko desafioa.

Oiartzungo Flauta Taldeak hainbat ekitaldi antolatu ditu larunbat eta iganderako. Bi egunetarako egitarau oparoak prestatu dituzte.

Oiartzungo Flauta Taldeak hamaseigarren aldiz antolatu ditu bi jaiak; hilaren 24an eta 25ean ospatuko dituzte bi ekitaldiak.

Larunbatean iritsiko dira kaldereroak Oiartzuna, eta inude eta artzain nagusiei ohorezko banda jarriko diete. Azken horiek biharamunean desfilatuko dute.

[Argazkiak eta bideoa] Iñude eta artzain txikiek girotu dute San Pedro Eguneko goiza

Inude eta Artzainen desfilea egingo du Orereta Ikastolak igandean, hemeretzigarrenez.

Eguerdian izango da desfilea, Trintxerpeko Musika Eskolatik abiatuko dira dantzariak. Antzinako jantziekin kalera ateratzeko deia egin dute antolatzaileek.

Illunbe Musika Elkarteak antolatu du desfilea, Pasaia Musikalekin elkarlanean. Serafin Esnaolatik irtengo da kalejira, 12:00etan.

San Pedro egunean bertan egingo dute 3 urtetik gorako haurrek euren agerraldia. Entseguak deitu dituzte datozen hiru larunbatetarako.

Hilaren 30ean desfilea, herri bazkaria eta dantzaldia egingo dituzte. Aurretik, ordea, entsegura deitu dute.

Orereta Ikastolaren desfilea ez da aterako, ekitaldi horiak galarazita baitaude. Bideoa prestatu dute, aurtengoa oroitu eta datorren urtekoari begiratzeko.

12:00etan abiatuko da konpartsa Koldo Mitxelena plazatik eta Agirre Lehendakariaren plazan fandangoa eta arin arina dantzatuko dute.

Flauta Taldeak antolatu ditu bi desfileak. Larunbat arratsean egin dute kaldereroena eta igande goizean inude eta artzainena.

Haurren iñude eta artzaien konpartsak koloreztatu ditu gaur goizean barrutiko kaleak

Jaietako lehen gaueko parrandari buelta eman eta berehala irtengo dira gaur kalera antxotarrak San Fermin Jaietan murgiltzera. Festak hasi besterik ez dira egin eta gogotsu daude herritarrak. Egitarauan bada adin eta gustu guztietarako eskaintza. Hona gaurko proposamenak: