
Urrunketa bukatu bada ere, preso eta iheslariak etxean nahi dituztela aldarrikatuko dute. Horretarako, mendi ibilaldi bat eta bizikleta martxa bat antolatu dituzte.

Espetxe politikak euskal presoengan duen eraginaz ariko dira Onintza Ostolaza abokatua eta Zigor Agirre Sareko kidea.

Joanes Larretxea Oiartzungo euskal presoaren etxeratzea eskatzeko, Joanes etxera! lelopean lasterketa herrikoia egingo dute 2022ko urtarrilaren 2an.

Espainiako espetxeen zuzendaritzak atzo jakinarazi zuen Martutenera hurbilaraziko dutela. Sarek esan du bizi-baldintzak hobetzeko lanean jarraituko duela.

Presoa Asturiasko espetxetik Donostiakora hurbilaraziko dutela iragarri du Espainiako Espetxe Erakundeen zuzendaritzak. Beste zortzi preso ere hurbilduko dituzte.

Presoa etxera hurbilarazteko dinamikari jarraipena eman dio Oiartzungo Sarek. Maiatzaren 8rako hiru tontor igotzera deitu dute.

Igande goizean, Gurutzetik hasita, Oiartzundik zehar ibiliko dira bi gurpilen gainean, Sare Oiartzunek deituta. Plazan bukatuko da.

Euskal Herrian 86 ume daude gurasoetako bat edo biak kartzelan dituztenak. Oiartzunen bi dira; lautan bakarrik egon dira aitarekin.

Datozen egunetarako lau hitzordu jarri dituzte, datorren asteburuan hasita. Joanes Larretxea euskal herriratzea eskatuko dute igandean.

Doneztebe plazan jarriko dituzten makina estatikoetan oinez, korrika, bizikletan edota arraunean kilometroak pilatzera gonbidatu ditu Sarek oiartzuarrak.

Ez dute ohiko lasterketa antolatuko, baina horren ordez 'maratoia' egingo dute, txandaka. Hilaren 27an izango da, goizetik arratsera.

Oiartzungo Sarek deituta, mosaikoa egin zuten larunbatean, Done Eztebe plazan. Joanes Larretxea presoa etxeratzea eskatu zuten.

Preso oiartzuarraren babes lasterketan Amaiur Errazkin eta Aritz Leonet izan dira azkarrenak.