
Gurutze Gorriak hamar herritarri aitortza egin die gaur osasuna sustatzeko egiten duten lana eskertzeko.

San Tomas eguneko programazioaren barruan, erraldoien eta buruhandien topaketaren lehen ekitaldia egingo da, 12:30etik aurrera.

Asteburuan dantza protagonista izango da San Pedron, Inude eta Artzainen desfileek dantzan jarriko baitituzte barrutiko txoko eta bazter guztiak. Bihar haurren desfilea egingo da, eta igandean, helduena.

Etzi Trintxerpeko Kaldereroak ospatuko dira, 12:00etatik aurrera. Udalak iragarri du 12:00etatik 13:30era bitartean aldizkako trafiko mozketak egingo dituztela Euskadi etorbidean, konpartsa pasatzeko.

Karroak tiratzen zituzten asto eta zaldiak ateratzeko baimenik ez dute jaso, eta desfilea bertan behera utzita, auzoan muntatuko dute kanpalekua.

Eguraldiak zaildu egin du buruhandi eta erraldoien konpartsen topaketak; hala ere, haur eta adineko ugari bertaratu dira Koldo Mitxelena plazara.

Bigarren urtez jarraian ez da madalenik izango pandemia testuingurua dela eta, keinu polita gaurko egunari udalak egin diona. Lekuona Fabrikako paneletan, dotore, erraldoi eta buruhandien konpartsa.

Donibaneko Inauterien egun handia larunbatekoa izango da, eta ohi bezala, konpartsek eta desfileek barrutiko kaleak beteko dituzte.

Trintxerpeko Jai Batzordeak gogorarazi du otsailaren 1a izango dela izena emateko azken eguna. Izena ematen dutenek bilera egingo dute datorren ostegunean.

Iñude eta Artzainek giro ezinhobean desfilatu zuten atzo Irungo kaleetan zehar. Santiagotik atera zen konpartsa eta horrekin batera, pertsonaia ezberdinak. Hala, San Juan plazan geldialdi bat egin ondoren, Zabaltza plazarantz abiatu ziren konpartsako kideak. Han gauzatu zuten azken geldialdia, Irun Hiria Musika Bandak lagunduta.

