
Agerraldia egin du gaur Aizpea Otaegi alkateak Zentolen Berri hilerrian. Udalaren izenean elkartasuna adierazi die lapurretaren eta kalteen biktima izan diren familia guztiei, horrelako ekintzak "zitaltzat" eta "mespretxagarritzat" jota.

Zazpi autotan lapurtzea egotzi diete bi gizonei. Trintxerpeko Azkuene kalean eta Donostiako Bidebietako Juan Carlos Gerra kalean egin zituzten lapurretak.

21 eta 26 urteko bi gizon atxilotu zituzten larunbatean herrian, gizon bati motxila bat eta gerriko poltsa bat lapurtzen saiatu ondoren.

Tolarieta etxadian lapurreta izan zen atzo. Egilea identifikatuta dute, eta haren bila ari dira. Susmorik izanez gero, deitzeko eskatu dute.

Ebasketa etxekoak lo zeudela egin zuten. Esnatu zirenean etxea "hankaz gora" topatu zuten jabeek, eta salaketa jarri zuten Ertzaintzan.

32 urteko gizonezkoa maiatzean Antxon izandako talde eraso batengatik atxilotu dute. 17-36 urte bitarteko beste 11 erasotzaile ere identifikatu dituzte.

Bi gizon inputatu dituzte San Pedroko kotxe batean indarrez lapurtzeagatik, eta emakume bat Trintxerpeko establezimendu batean ostu izanagatik.

26 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak goizaldean Nafarroa etorbidean kokatutako gasolindegi batean indarra erabilita lapurreta egiteagatik.

19 eta 20 urte artekoak dira hiru atxilotuak, eta indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu dituzte goizaldeko lehenengo orduan.

Herenegun, Astigarragako garaje komunitario batetik lapurtutako motozikleta baten giltzak atzeman dizkiote, eta hori dela eta, atxilo eraman dute Ertzain etxera lapurreta egotzita.

Kaputxinoak auzoan izan ziren gertakariak herenegun. Atxilotuak lau gizon dira, horietako bi adingabeak.

Goizaldean atxilotu dute, etxe jabeak etxe barruan harrapatuta ihes egin eta gero.

26 eta 30 urteko bi gizon atxilotu ditu Ertzaintzak Pasai Antxon, bertako establezimendu bateko kutxa erregistratzailea lapurtzea leporatuta.

Bizilagun batek Ertzaintzari deitu zion Alabergako etxe bateko leihotik sartzen bi lagun ikusi zituela esanez.

30 urteko gizona da atxilotu dutena, eta lapurretagatik polizia aurrekariak ditu. Gaur eramango dute epailearen aurrean deklaratzera.

Ero moduan sartu ziren Errenteria-Oreretara. Bazterrak nahastu, saltokietan lapurtu, erakusleihoak lehertu, balkoi eta leihoetara tiro egin, atarietan pisa eta kaka egin... Argazki iluna utzi zuten Espainiako Estatuko 200 poliziatik gora udalerrian, beste behin ere, duela 43 urteko uztailaren 13an.

Goizaldeko 04:30a aldera gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak, Pasai Antxoko ostalaritza establezimendu batean indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.

Atxilotuta, epaileen aurrera eraman dituzte 27 eta 38 urteko bi gizonak.

Trintxerpeko sukurtsalean alarmak salto egin izanagatik bertaratu zen Udaltzaingoa eta Ertzaintza. Trafikoa etenda egon zen atzo arratsaldean tarte batez.

Etxebizitzan lapurreta egiteaz gain, bertan bizi dena mehatxupean kutxazain automatiko batera eraman zuten, dirua aterarazteko.