
Oarsolanek Errenteria-Oreretako Lartzabal auzoan egingo du bidea, eta bere helburu nagusia da laneratzea eta kalitatezko enplegua sustatzea.

Lartzabalen kokatutako Lorategi Geologikoa tona bat inguruko hamabi arrokek osatzen dute. Garai ezberdinetakoak dira guztiak eta kronologikoki kokatu dituzte. Zaharrenak, arbelak, karbonifero aldikoak dira —360 milioi urte—.

Gauetan itxi egingo dituzte bi biribilguneak, zortzi orduz. Desbideratzeko alternatibak zeintzuk diren azaldu du aldundiak.

San Marko Eguneko bezperan erromeria eskainiko du gotorlekuko zelaian.

Ubidean bertan hainbat deflektore jarriko ditu ibaia bazterrean hasitako erosio eta lur galeretatik babesteko.

Gaurtik igandera arte egitarau zabalaz gozatzeko aukera izango da Lartzabal auzoan.

Gainezka egiteko arriskua zegoen, eta Lartzabal auzoan egin du. Bidetik atera eta futbol zelaia bete da urez.

Ekainaren 30tik uztailaren 2ra festa giroan murgilduko da Errenteria-Oreretako Lartzabal auzoa. Jada publikoa egin du egitaraua Haritza auzo elkarteak.

Bihar 19:00etan botako dute txupinazoa, eta igande iluntzera arte jai giroa izango da nagusi

Jon Txasko Trafiko delegatua eta Luisma Diez Hirigintza zinegotzia izan ziren bertan, urbanizazioaren lehenengo fasearen gaineko azalpenak ematen.

Trenbidearen ondoko eremuan egin beharreko lanak direla eta Nafarroa etorbideko zirkulazioko erreien trazadura aldatu egingo da Lartzabal eta Gabierrota artean.

Hilaren 10etik 13ra bitarteko gauetan itxita egongo da GI-2132 errepidea. Aldundiak alternatiben berri eman du.

Asteazken, ostegun eta ostiral gauetan arituko dira lanean. Desbideraketak eragingo dituzte obra horiek, egun bakoitzean zortzi orduz.

Arraguako jolas parkea berritzen ari da Oiartzungo Udala. Jolas berri pare bat jarri dituzte bertan, lurra berritzeaz gain. Datorren astean bukatuko dute.

Lartzabal, Fanderia eta Gabierrota auzoetan hasiko dira edukiontzi marroiaren hedapenarekin
