lasterketa

urkabeko igoera 2022 izen ematea

Urkabeko Igoera lasterketa urriaren 15ean bueltatuko da

Bi urteko hutsunearen ondoren, lasterketa motz eta gogorra berriro bueltatuko da Oiartzunera. Izena eman daiteke, Herri Krosaren wegunean,

arritxulo

Aiako Harria Mendi Martxa eta lasterketa antolatu du Arritxulok

Arritxulo atxerpetxean hasi eta bukatuko den ibilbide zirkularra maiatzaren 8an egingo dute.

Joanes Larretxea etxerako bidean jartzeko, kilometroak metro bihurtzeko deia

Joanes Larretxea Oiartzungo euskal presoaren etxeratzea eskatzeko, Joanes etxera! lelopean lasterketa herrikoia egingo dute 2022ko urtarrilaren 2an.

[Galeria] Behobia-Donostia 2021: kirolarien olatua, Pasaiatik

Urtebeteko hutsunearen ostean, 25.000tik gora korrikalari, roller eta handbike kirolarik osaturiko olatuak Antxoko Nafarroa hiribidea hartu du.

[Galeria] Elena Silvestre bigarren Behobia-Donostia lasterketan

2019an egindako lasterketa hobetzea zuen helburu korrikalariak. Gipuzkoako lehena eta sailkapen orokorreko laugarrena izan zen orduan. Gaur podiuma gogotsu hartu du, bigarren sailkatuta. Xabier Lukin izan da helmugara heltzen lehen errenteriarra, 13. postuan.

Ander Iñarra
ANDER IÑARRA OLAZIREGI: MENDI LASTERKARIA

[Elkarrizketa] «Behetik gorantz joan naiz eta sasoi bukaera ona egin dut»

Atsedenaldi aroan da Iñarra (Lezo, 1991) Munduko Kopan inoizko sasoirik onena egin ondoren. Euskal selekzioarekin gustura dabil, eta 2022an bertan jarraitzeko asmoa du: taldea familia baten antzekoa dela adierazi du.

1.000 lagunek hartu zuten parte San Silbestreko lasterketa luze eta motzean.

San Silbestre birtuala, urtea amaitzeko

Ez dute urtea ohi moduan amaituko aurten. COVID-19ak ez du horretarako aukera emango eta San Silbestre lasterketa, klasikoa, ezagutzen dugun moduan behintzat, ez da izango.

[Galeria] Euriak ez die animoa kendu korrikalariei

33.379 korrikalarik parte hartu dute 2019ko Behobia-Donostian. Euriak lasterketa baldintzatu badu ere, ohiko giro alaiaz lagunduta burutu dute ibilbidea.

[Galeria] Jon Urtizberea eta Veronica Richard, lehenak Urkabe igotzen

27 lasterkarik egin diote aurre laugarren Urkabeko Igoerari. HITZAk irudi sorta bildu du Learreko maldan.

Gehiago