
Atzo inauguratu zuen ofizialki Lau Haizetarak Joxepa Antoni Aranberri Anitzenea espazioan duen egoitza.

Bertan lanean arituko diren elkarteak bildu dira gaur eraikinaren aurkezpena egiteko.

Aurten bai, musukorik gabe iritsiko da bikote magikoa herrira. Gaur arratsaldean jasoko dituzte haurren gutunak, herriko plazan.

Lau Haizetara elkarteak jakinarazi du hilaren 16an egingo dutela lehen saioa. Joxan Apaolaza errenteriarrak gidatuko ditu saio guztiak, bera arduratuko da, gidari lanez gain, ondorengo solasaldiaz.

Ostiralean abiatuko den Euskaraldirako egitarau oparoa ondu dute herriko eragileek. Herri batzordekoek gogorarazi dute aurten ere ahobizi eta belarriprestek "aukera zabala" izango dutela euskaraz aritzeko.

Hogeita bigarren Mintzalaguna egitasmorako motorrak berotzen hasi dira Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunekoak. Partaideez gain, aurten dinamizatzaileak ere behar dituztela jakinarazi du elkarteak.

Bertso saio bikaina atzo Alaia Martinek, Amets Arzallusek, Aitor Sarriegik eta Beñat Gaztelumendik eskaini zutena. Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen lan eskergari aitortza bilakatu zen saioa.

Igandeko bertso saioaz gain, astearterako beste ekitaldi bat antolatu du Lau Haizetarak Ilargi abeslariarekin eta Xenpelar Bertso Eskolakoekin.

‘Aukerak sortzen’ parte hartze prozesua amaituta, horren ondorioak sozializatu ditu Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak. Herrigintzara jauzi egingo dute, euskara helburu beharrean, zehar lerro bihurtuta.

Egunean Behin lehiaketa barruko 700+Euskaraz taldea martxan jarriko du berriz ere hilaren 8tik Aste Santura bitartean Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak.

17:00etatik 21:00etara eman ahalko da odola, Merkatuzarren. Aurretik hitzordua eskatu behar dute elkartasun keinua egin nahi dutenek.

Lau Haizetararen irakurketa errazerako taldeak bilkura egingo du hilaren 17an, Jack Londonen sormen lan baten inguruan aritzeko.

Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak hitzaldia antolatu du Errenteria-Oreretako Kontsumo taldeko lau kiderekin, gaurko.

Euskal Herri osoan ekoitzitako zazpi film laburrekin osatu dute Laburbiraren hogeigarren aldia.

Bigarren honetan Ander Eizagirreren 'Txernobil txiki bat etxe bakoitzean' liburua irakurriko dute. Joxepa Antoni Aranberri Anitzenea eraikin berriak jasoko du saioa.

Urteko lehen odol emate saioa egingo dute gaur arratsaldean, Lau Haizetara elkartearen egitasmoz.

Lau Haizetara elkarteak odola ematera deitu ditu errenteriarrak. Hitzordua hartu beharko da.

Asteartean jarri dute hitzordua, 17:00etan hasiko dira. Aldez aurretik hitzordua hartu beharko da.

"Ahaldundu, prestatu eta esperientzia partekatzeko" eskola izango dela dio Lau Haizetara elkarteak, "parekoari euskaraz egitean egoera deserosoak gainditzen laguntzeko asmoz".

Kontsumitzeko erak aldatzeko bide bat proposatzea du xede kanpainak. Produktuak martxoaren 30era arte eskatu ahal izango dira, eta Lau Haizetarako egoitzan jaso daitezke.