
Errenteria-Oreretako auzo batean izan ezik, gainontzeko guztietan irabazi du EH Bilduk. Beraun auzoan PSE-EE izan da indar bozkatuena 180 botoengatik.

Koalizioak Legebiltzarrean eskatuko du zubibide zaharraren berehalako eraistea eta Luzuriagarako inbertsioak formalki sina daitezen.

Indar polizial eta parapolizialen biktimek lege aitortza jaso dezaten egin beharreko tramiteak errazteko ekimena bultzatzen ari da Egiari Zor fundazioa.

Erraz gailendu da koalizio subiranista gaurko bozetan. EH Bildu da gora egin duen, nabarmen gainera, indar politiko bakarra, udalerrian lortua duen nagusitasuna sendotuz.

2016ko Euskal Legebiltzarreko Hauteskundeetan 30.840 lagun zeuden hautets erroldan, lau urte geroago, 2.491 lagun gehiagok osatzen dute errolda hori.

Eskubideen Batzordearen gehiengoak, EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PSEk, bat egin dute auzipetuen gurasoen eskaerarekin.

Foru Plazan izango da ekitaldia, 11.00etan.

EH Bilduren ordezkariak Legebiltzarrerako hauteskundeei begira ariko dira 19:00etan hasiko den ekitaldian.

Merkatuzarren egingo dute ekitaldi politikoa, 18:30ean.

Bihar goizean izango da, 08:00etan, hauteskundeetako mahaikideak aukeratzeko zozketa.

Hilaren 11ra arte kontsulta daitezke zerrendak, erreklamazioak egin ahal izateko.

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen kanpainaren barruan ekitaldi politikoa egingo dute Gorrotxategik eta Rafa Mayoralek.

Pertsona bakoitzak udalak lehenengoz baliatu duen kontsulta sistema bati esker jakin dezake mahaiko kide izatea tokatu zaion zozketan edo ez.

Astearte eta ostegunetan eskainiko dute arreta Bilgunean, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era.

Udalaren Zu! Arreta zerbitzuan ikusi ahalko dira zerrendak astelehenetik ostiralera, eta Udaltzaingoan larunbat eta igandeetan.

Bertan posta bidezko botoa bideratzen lagunduko diete bertaratzen direnei, bihartik hasi eta martxoaren 26ra bitartean. Bulegoaren ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.