
Hilaren 26ra arte aurkez daitezke lanak bigarrenez antolatu den Lekuona Fabrika Poesia Lehiaketara.

Zozketa bidez banatuko ditu udalak lansaio hori ikusteko gonbidapenak, eta gaurko gauerdia baino lehen izena eman behar da.

Bisita gidatu batetik harago doan zeharkaldia egin dezakete Lekuona Fabrikatik herritarrek. Lehena hilaren 22an izango da.

Gipuzkoan Gazte Tour programak aurten ere geldialditxoa egingo du Errenteria-Oreretan, bi kontzerturekin, abenduaren 17an.

Isaac Palenciak salatu du joan den ekainean jaso zutela albistea, eta erabaki hori "akats historiko" bezala definitu du.

Lendakaris Muertos, The Guilty Brigade, Larru Beltzak eta Trilita taldeek kontzertu bana eskainiko dute Lekuonan. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, 10 euroan.

Pandemia garaian zendutako Ennio Morricone eta Evangelos Odiseas 'Vangelis' konpositoreak gogoratu eta omenduko ditu aurtengo Errenteriako Musika Bandaren kontzertuak. Sarrerak hiru euroan eskura daitezke jada.

Zortzigarren Cadizko Inauteriak herria hartuko du asteburu honetan. Emanaldi nagusia larunbatean izan arren, igandean herriko kaleetatik ibiliko dira txirigotak.

Gaurtik hasita, eta hilabete bukaera bitarte, jarduera ugari antolatu dira Errenteria-Oreretan Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira.

Udalak sorkuntzaren alde egiten duen apustuaren adibide argi gisa, eskaintza anitz eta kalitate handiko lanekin datoz hurrengo bi hilabeteak Errenteria-Oreretara. Hilaren 5ean hasiko dira emanaldiak Miquel Barcelona dantza konpainiaren 'Rojos' ikuskizunarekin.

Xosé Estevez eta Xoán Alonso galiziarrekin batera ariko da Antton Kazabon oiartzuarra. Gonbidapenak eskura daitezke jada.

Martxoaren 25 eta 26an igoko dira Lekuonako oholtzara. 'Guretzat' diskoa aurkeztuko du talde ezagunak.

Azaroaren 4an abiatuko da Filosofiaren Plazaren bigarren edizioa. Etxeko txikiek herriko sortzaileekin batera hainbat saio egingo dituzte, "elkarrizketa filosofikoan murgilduz".

Hitzaldi-kontzertua izango da, 18:30ean. 17:00etatik aurrera gaiari lotutako erakusketa bat egongo da ikusgai.

Ekitaldia Lekuona Fabrikan izango da larunbatean, 20:00etan.

Desgaitasuna duten pertsonekiko dugun begirada aldatzeko helburuarekin, Hegalak Zabalik Fundazioak hitzaldiak antolatu ditu. Lekuonan izango dira datorren astean.

Errenterian bizi diren hamar emakume migratzaileen esperientziak islatzen ditu antzezlanak, eta herrian bizitzearen begirada kaleidoskopikoa eskainiko dute. Larunbatean izango da, Lekuonan.

Gipuzkoan lehengoz emango den filma da 'Silent Night' komedia miserable, gaizto eta izugarri iluna. Bihar estreinatuko du OzZinemak Niessen zinema aretoetan, 19:30ean.

OzZinemak Jonny Greenwood musikariaren omenean antolaturiko zikloko lehen filma da 'El hilo invisible'. Asteartean ikusi ahal izango da Niessen zinema aretoetan, 19:30ean.

Oloten kultura eta hezkuntza zerbitzuak eskainiko dituen udal zentroa zabalduko dute, eta hainbat kultur zentro ezagutu nahi izan dituzte bertatik bertara, tartean Errenteria-Oreretakoa.