
Aurten bai, musukorik gabe iritsiko da bikote magikoa herrira. Gaur arratsaldean jasoko dituzte haurren gutunak, herriko plazan.

Bihar ere, haurren gutun eta marrazkiak jasotzen jarraituko dute goizetik eguerdira Mari Domingik eta Olentzerok.

Errege Magoak eta Olentzero Pasaiara eramango dituzten opariak prestatzen ari direla baieztatu dute Mari Domingik eta Baltasarrek bideoan.

Askoren begietan susmagaitza denari forma eta kolorea ematen dio. Jaiotzetik behar du sanjuandarrak sortzea. Bere eskuz eho du Maridomingi artisau marka, baita egun den emakumea ere.

Xixilio Maritxalar Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneko presidentea da. Aurtengo Olentzero eta Mari Domingiren etorrera berritasunekin dator, eta horiez mintzatu da HITZArekin.

Abenduaren 24ko ekitaldia antolatzen hasteko bilera irekia egingo dute azaroaren 24an, udaletxean

Sormena ez da inoiz amaitzen, ez behintzat sanjuandarrarentzat. Txikitatik eskulanetan trebea eta sorkuntzan bihurria. Bere marka propioa sortu du: Maridomingi. Eta ideiak milaka ditu.

Doneztebe plazan izango da harrera ekitaldia, arratsaldez.

Lau barrutietatik igaroko dira ikazkina eta bere laguna.

17:00etan hasiko da ekitaldia, Errenteria Musikaleko dantzari eta musikariek lagunduta. Maria Magdalena ermitatik abiatuko dira Olentzero eta Mari Domingi gurdi gainean eta erdialdeko kaleetatik ibili ostean Herriko Plazara helduko dira.

Merkatuan Eguberriei begirako eremua atondu du Jai Batzordeak barrutiko elkarteekin elkarlanean. Photocall moduan prestatu dute.

Tamaina handiko Mari Domingi eta Olentzero jarri dituzte apaingarri Iztietako etxebizitza bateko balkoian.

Antxoko Basari Elkartearen zuzendaritzak aurten ere harrerarik ez antolatzea erabaki du. "Guk nahi bezala ezingo genuen egin".

Taldekideek euren ezinegona adierazi dute Pasaiako Udalak Olentzero, Maridomingi eta Errege Magoei herrian harrera egitea ez baimendu izanagatik.

Alkartasuna Dantza Taldeak herriko azokan datorren ostegunerako (hilak 24) antolatutako topaketa bertan behera gelditu da.

Bihar eta etzi herriko haurrei egingo dieten harreretarako hitzordu guztiak agortuta dituzte Mari Domingik eta Olentzerok.

Oarsoaldean eta Bidasoan euskarazko informazioaren giltza eta bihotza harpidedunak eta HITZAkideak zarete. Horregatik, egunerokoan alboan zaudetenek opari berezia jasoko duzue: Izaro Mariezkurrenak diseinatutako pareta egutegia.

Eguberriaren bezperan San Pedroko karriketan gora eta behera ibiliko da bikotea, eta lagun bila dabiltza.

Lau Haizetara elkartearen ekimenez, eta Deikagest zentroko ikasleei esker, Olentzerok eta Mari Domingik etxetxo berria izango dute Herriko Plazan.

Olentzeroren Laguntzaileak menditik jaitsi eta ikatza bilduko dute, hilaren 24an Olentzero eta Maridomingiri egingo zaien harrera ekitaldira eramateko.