
Errenteriako udalak antolatutako programetan izena emateko aukera izango dute haur, gazte eta familiek hilaren 14tik 23ra arte.

Programak helburu du parte hartzen duten familiek ibilbide partekatua egin dezaten, eskolan bertan zein herrian ere harreman estuagoak eraikitzeko.

Errenteria-Oreretako hamaseigarren kale igogailua da. Maria Lezo kalea Gaztañorekin lotuko du gaurtik.


Luzuriaga martxan ekimenak bultzatuta, garai batean bulegoen eraikineko laborategia izandakoa garbitzen aritu ziren lehengo larunbatean hainbat antxotar. Ingurua txukunduta, bertan hasi nahiko luke lanean Luzuriagaren egitasmoa bultzatzeko herrian sortu duten koordinadorak. Gizarte eta kultur ekipamendu gisa baliatu nahi dute antxotarrek Luzuriaga. Hona larunbata goizeko auzolanaren argazkiak. http://www.youtube.com/watch?v=NOQrUWsguqk


Errenteriako Udalak Jarduera Fisikorako Orientazio Zerbitzuaren denboraldi berria martxan jarri du, herritar guztiei zuzendua, eta bereziki jarduera fisiko gutxi egiten dutenei begira.

Aste honetan hasi dituzte Lezon Tipi-Topa eta Martxan egitasmoen gaineko saioak. Orotara, 40 lagunek parte hartu dute horietan.

Hilaren 21, 22 eta 23an eman daiteke izena ikastaroetako auzo elkarteetan bertan. Zortzi dira ekintzak antolatu dituztenak.

Adinekoek jarduera fisikoa egiteko dago bideratua Martxan egitasmoa. Astearte eta ostegunetan dira saioak, Bekoerrota kiroldegian.

Oiartzungo Feministen Asanbladak antolatuta, dokumentala eskainiko dute gaur

Esan eta egin. Lanari ahalik eta lehen ekin nahi ziotela iragarrita zuten Luzuriaga Martxan iniziatibaren bultzatzaileek, eta agindutakoa bete dute. Ingurua txukunduta, larunbaterako antolatu dute bertan lehen kultur jarduera, eraikinaren laborategia izandakoan. David Zapirain historialariak hitzaldia emango du, Luzuriaga, kultura egiteko molde berri bat Oarsoaldean izenburupean. 12:00etan izango da hitzaldi-solasaldia.

Antxotarrek abiatu berri duten Luzuriaga Martxan dinamikaren gainekoei buruzko erreportajearekin zabalduko du bihar Oarso Bidasoko Hitzak aste honetako papereko edizioa. Auzolanean ari dira antxotarrak ia mende oso batez barrutiko galdategia izan zenaren bulegoen eraikina txukuntzen, azpiegitura Antxok dituen gizarte eta kultur beharrei erantzuteko baliatzeko asmoz. Aurrerapen gisa, hona bideoa eta argazki galeria: http://youtu.be/NsV14mEvX8I