
Hamar kantu zahar berreskuratu ditu sanjuandar talde batek, eta ‘Txikitoen ahotsak’ ikuskizunaren bitartez herriari bueltatuko dizkiote bihar.

Apirilaren 2an barrikotea antolatu dute. Jaiak maiatzaren 13an, 14ean eta 15ean izango dira.


Meipiko Jaien balantzea egin berri du jai batzordeak. "Arrakastatsuak" izan direla ondorioztatu dute, ekitaldi eta ekintza guztietan parte hartze handia izan baita.

Alkate txikiak izango dira lehen aldiz aurten, eta Joaquin Azpillaga 'Txintxo'-ri omenaldi berezia egingo diote. Lurraldebusek zerbitzuak indartuko ditu asteburuan.

Hilaren 24tik 26ra ospatuko dituzten jaietarako dena prest du Meipiko Jai Batzordeak. Egitarau zabala prestatu dute, adin tarte guztiei begirakoa.

Haurrek emango diete hasiera hilaren 24an abiatuko dituzten jaiei. Txupina nork botako duen aukeratzeko hautagaitzak aurkeztu beharko dira, marrazki bat eginez.

Meipiko Jai Batzordeak eta Xantixa elkarteak Udaberri izeneko festa antolatu dute hurrengo larunbaterako. Egun osokoa izango da.

Meipiko Jai Batzordeak eta Xantixak bigarrenez antolatu dute jaia. Babarrun jana, bingo solidarioa eta dantzaldi herrikoia izango dira.

Meipiko Jai Batzordea martxan da berriro. Bazkalostean, bingoa eta dj-a egongo dira frontoian. Tiketak salgai daude jada.