
Azken lana sorterrian aurkeztuko du etzi Mikel Markez euskal kantautoreak. Disko berriarekin aspaldian buruan zebilkion bertsolaritzaren gaineko monografikoa egiteko asmoa bete du sortzaileak.

Abenduaren 1ean kontzertu berezia eskainiko du bikoteak Antxon. "Modu natural eta biluzian" aurkeztuko direla aurreratu du Kultura sailak.

Abeslariak tradiziotzat dauka kantuen hitzak idatzi eta horiei ahotsa jartzea. Alaba Estik ere musikaren bidea hartu du, eta maiz kantatzen dute elkarrekin. Ongi ulertzen dute elkar oholtzan, aski baitute begirada batekin.

‘Biribilean’ diskoa argitaratu du Mikel Markez abeslari errenteriarrak. Azken bost urteetan egin duenaren laburpena da diskoa, etapa baten itxiera; hurrengo diskoarekin pentsatzen hasia da.

'Kontu Kantari, Pasaiako solasaldi musikatuak' izeneko zikloa irekiko dute Olatz eta Iñaki Salvadorrek igandean. "Belaunaldi ezberdinen arteko topagune" izan nahi du egitasmoak.