
Hiru urte bete dira Mikel Martin Conde hil zela; haren ingurukoek oroitu egin dute lore eskaintza eginda.

Haren senideek eramango dute Korrikaren lekukoa Xenpelar AEKren kilometroan, irakasle eta ikasleek hala adostuta.

Mikel Martin Conde eta Xanti Vicente 'Altxu' oroitu dituzte goizeko kalejiran. Arratsaldean, kabareta, afaria eta festa.

Irrati librearen mikrofonoetatik urteetan aritu zen Mikel Martin Conde sexu askapenaren aldeko mezuak zabaltzen.

Mikelaldia egingo dute hilaren 23an, pasa den martxoan hil zen Mikel Martin ekintzailea omentzeko. Mikelaldiaren atzean, hamaika eragile ari dira.

Francisaldia zikloaren barruan transmaribibollo kalejira eta ortzadar banderaren igoera egin dituzte gaur goizean. Horrez gain, Francisen figura ere oroitu dute. Gaur 44 urte bete dira bere erailketatik.

Borroka kide zuten Mikel Martin Conde ekintzaile oreretarra gogoan izan dute gaurko protestan pentsiodunek; beretzat izan dira lehen hitzak, eta bere irudiak eta ortzadar banderak zabaldu dute ondorengo manifestazioa.

Dozenaka eta dozenaka senide, lagun eta burkide gerturatu dira gaur Zentolen tanatoriora, Mikel Martin Conderi azken agurra egitera. Ekitaldi hunkigarria izan da.

Zumardiko kioskoan ortzadar bandera dolu-xingola erdian, eta haren bueltan sarea loreak kateatzeko. Nahi duen orok jar dezake lorea bertan ekintzailea omentzeko.

Zentolen tanatorioan izango da agur ekitaldia 13:30ean; hura amaituta, Zumardian brindisa egingo dute ekintzailearen omenez.

Mikel martin Conde ekintzaileari merezi duen omenaldia egiteko lanean hasi dira. Mikelaldia, irailaren 23an egingo dute martxoan zendu zen ekintzaile handiari eskainia. Proposamenak biltzen ari dira.

LGTBI kolektiboaren eskubide eta askatasunen borrokan egindako ibilbide aktibista nekaezina aitortuko diote oreretarrari.