
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua SOS Arrazakeriarekin elkarlanean ari da gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonak Mugi sisteman sartzeko.

Iazko martxotik aurtengo urtarrilera bitartean, 388.683 bidaia erregistratu dira. Azahara Dominguez diputatuak adierazi du motora Mugian sartzea "aurrerapen oso garrantzitsua" izan dela erabiltzaileentzat.

Hilabete eskas bat darama indarrean Mugi txartelarekin ordaintzeko sistema berriak Pasaiako motoran. Langile eta erabiltzaileekin izan da HITZA, lehen inpresioak jasotzeko.

Tarifa 0,48 eurokoa izango da bidaia bakoitzeko. Alkateak "eskaera historiko" bati erantzuna eman zaiola adierazi du.

Azahara Dominguez diputatuak eskaera egin berri dio Gipuzkoako Garraio Agintaritzaren batzarrari. Eskaera onartzen denean, ez da txartel gehigarririk ordaindu beharko bizikletengatik.

Orain arte, Mugiren titularrak ziren pertsona itsu eta gurpil aulkiaren erabiltzaileek bakarrik zuten laguntzaile batekin doan bidaiatzeko eskubidea.

Gaur formalizaturiko akordioak lau urteko epea izango du. Tarifa orokorra, deskontuarekin, 0,48 eurokoa da. 6 urtetik beherakoentzat, doan.

Eider Mendoza ahaldun nagusirako hautagaiak dio zerbitzua ematen duen enpresarekin negoziazioa "ondo bukatuko dela", eta aurki, sistemaren deskontuez gozatu ahal izango dutela herritarrek.

Gipuzkoako Garraio Agintaritzak bilera egin du, %50eko hobaria izaten jarraitzea aztertzeko. Oiartzungo Udalak aldeko botoa eman zuen.

Hilaren 16an Gipuzkoako Garraio Agintaritza elkartuko da. Bozketan hobariaren alde emango dute botoa, Errenteria. Hernani eta Oñatirekin batera.

Oiartzungo Udalak eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Aginteritzak Udalak azken honen barruan jarraitzeko hitzarmena izenpetu dute. Oraingoz hurrengo lau urteetarako luzatu dute.

Hitzarmenaren luzapena sinatu dute Errenteriako Udalak eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde agintaritzak, eta beraz, Mugi sistemaren barruan jarraituko dute Errenteria-Oreretako hri autobusek.

Joan den martxoaren 6an integratu zuten Mugi motoran. Ordutik, bidaien erdia baino gehiago txartel horrekin ordaindu dira.

Ez dakite noiztik aurrera jarriko den martxan deskontuen txartela, baina erabakia hartu dute: Mugiarekin bidaiatu ahalko da barrutiz barruti.

Mugi txartela erabiliz ordaintzen diren joan-etorrien prezioak erdira murriztuta jarraituko du aurten, gutxienez, ekainera arte.

Kanpaina abenduaren 31 arte egongo da indarrean, eta autobus urbanoko erabiltzaileek hobariak jasoko dituzte Mugi txartela erabilita.

Erabakia aho batez hartu zen Lezoko udalbatzarrean.

Horren harira, bihar Errenterian egingo den udalbatzarrean mozioa erregistratu du talde sozialistak.

Oposizioko alderdiak salatu du ebazpena onartu zenetik bost hilabete igaro direnean mezu elektroniko bat besterik ez duela bidali diputatuak gaiari heltzeko.

Alderdiak nabarmendu du kalitatezko garraio publikoa izateko eskubidea dutela pasaitarrek. Sistema berriak CO2 isurketak murrizteaz gain, maila sozioekonomikoan onurak sor litzakeela uste dute.