
Oreretako Mugimendu Feministak eraso horiei erantzuteko deia egin du: gaurko (hilak 25, osteguna) 20:00etan elkarretaratzera deitu dute.

Mugimendu Feministak eta udalak ohar bateratua plazaratu dute erasoak irmo salatzeko. Brigada Morearen lana eskertu dute.

Oreretako Mugimendu Feministak deituta, hamarnaka herritar bildu dira Niessen merkatalgunearen sarrerara gaur arratsean Sara Pinaren erailketa salatzera.

Lehen hitzak, indarkeria matxistak Euskal Herrian hil dituen Aintzane Pujana, Kontxi Gonzalez, Maria Pilar Berrio, Erika Tavares eta Miarritzen senarrak hil zuen 75 urteko emakumearentzat izan dira; ozen esan dute gogoan dituztela denak.

Praktikarako jauziari ezinbestekoa iritzi diote bildutakoek, hitzetatik harago joatea hil ala bizikoa delako, Gasteizko azken hilketa matxistak agerian utzi duen moduan.

Memoria feministaren murala margotzen ari da mugimendu feminista Zapirain Anaien kalean; egindako lanari aitortza espazio publikoan bilatzen du dinamikak.

Azken urteotako mobilizazio historikoak gogoratu, pandemiaren eragina aztertu eta aurtengo martxoaren 8aren gaineko gogoeta egin dute Oarsoaldea eta Bidasoko elkarte feministek. Oiartzungo Feministen Asanblada, Harremantxo, Lezoko Emakume Taldea eta Oreretako Mugimendu Feminista dira eskualdeko protagonistak.

Zaintzan ari diren migratutako emakumeak bizi duten egoera erdigunean jartzeko bi iniziatiba antolatu dituzte Errenteria-Oreretan: 'Mira' arte instalakuntza, eta gaiaren inguruan Olatukoopek egin duen dokumentala eta ondorengo mahai ingurua.

Martxoaren 8an kalera aterako da mugimendu feminista; hori bai, pandemia testuinguruan ezarritako segurtasun eta osasun neurri guztiak kontu handiz beteko dituzte, bizitzen aldeko hautua lehen lerroan kokatua baitu mugimendu feministak.

Oreretako Mugimendu Feministak zapi emate ekitaldia egingo du ostiralean

Gaur arratsaldean elkartuko dira Munanier lokalean. Bi astean behin elkartuko dira mugimendu feministako kideak.

Ekintza koloretsua egin zuen atzo Oreretako Mugimendu Feministak: patriarkatuaren hileta.

Mugimendu feministak elkarretaratzera deitu du bihar Maguette Mbeugouren hilketa salatzeko Niessen merkatalgunearen sarreran 19:00etan.

Hamarnaka lagun irten ziren kalera atzo Errenteria-Oreretan haserrea erakutsi eta Nafarroako Auzitegiaren erabakia salatzera.

Autodefentsarako deia egin du Oreretako Asanblada Feministak "justizia ezaren aurrean", eta elkarretaratzea antolatu du gaur 19:30ean Oreretako epaitegiaren aurrean

Oarsoaldeko lau udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak, eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak bat egin dute mugimendu feministaren deialdiekin.

Aske bizi nahi dutela emakumeek eta beraiek itotzen saiatzen den sistema heteropatriarkala irauli beharra dagoela esan zuten atzo, berriz ere.

Trantsizio garaiko ekintzailetza feminista aztertu du ikerlanean Etxabegurenek Errenteriako Emakume Taldean oinarrituta. Ekarpena eta aitortza egin nahi dio mugimendu feministari.

Niessen merkatalgunearen sarreran egingo dute elkarretaratzea 19:30ean.

Manifestazioa egingo dute gaur 19:30ean eraso matxista salatzeko, eta herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera.