
Errefusa tratatzearen kostuak gora egin du, eta biohondakinenak nabarmen behera; herritarren portaera kolektiboak erabakiko du zenbat ordaindu beharko duen hondakinen trataeragatik udalerriak.

Iniziatibaren helburua da hondakin organikoen bilketa sistema hobetzea, herritarrei erabilera errazteko eta zerbitzuaren eraginkortasuna handitzeko.

Kanpainaren bidez, besteak beste, herritarrei gogoraraziko die egoki erabiliz gero, %27ko hobaria jasotzea dagoela.

Auzokonposta eta etxe konposta egiten duten familiek %25eko hobaria izango dute, eta bosgarren edukiontzia erabiltzen dutenek %5ekoa.

Herriguneko 32 guneetan egingo dute aldaketa. Edukiontzi berriak handiagoak izango dira, eta kamioiek errazago hustuko dituzte.

Agustinak auzoan atzo egin zuten eta gaur eta bihar, berriz, Erdigunean eta Alabergan izango dira teknikariak, hurrenez hurren.

Fanderian egingo dute lehen bista, 14:00etan, eta bertatik, Agustinak, Gaztaño (lehenik Arramend igoeraren hasieran kokatua dagoen gunea eta ondoren, Gaztaño 44 zenbakiaren parean dagoena), Alaberga eta Uztargi haur eskolara joango dira.

12 hilabetez herritarren jarrera eta inplikazioa "zoriontzekoa" dela esan dute lau alderdietako ordezkariek. Hobetu beharrekoak direla aitortu dute.