
'Creme de la Creme' pintxoarekin gailendu da establezimendu hori. Horrez gain, Pasaiako I. Pintxo Ibilbidea ere egin da.

Hilaren 21ean Gipuzkoako Bakailao Pintxoen XII. Txapelketako finala jokatuko da Donibaneko Kulturgunean, 16:00etatik aurrera.

Laurak Bat elkarteak Laurak Bat izeneko azoka egingo du larunbatean (hilaren 28an) Trintxerpeko Gernika plazan, 11:00etatik 20:00etara.

Udalaren eta Laurak Baten asmoa da Pasaiako saltokien ingurunea eta ikusgarritasuna hobetzea. Horretarako, argi berriak jarri ditu udalak.

Laurak Batek eta udalak argazki lehiaketa bat ondu dute 2026ko egutegiko azala aukeratzeko. Parte hartzeko epea zabalik dago.

Pasaiako Udalak eta Laurak Bat elkarteak lankidetza hitzarmen berri bat sinatu dute tokiko merkataritza indartzen jarraitzeko.

Udalak eta Laurak Batek ondutako kanpaina ekainaren 1etik 30era bitartean gauzatuko da. Establezimenduak hilaren 25era arte batu ahal izango dira iniziatibara.

Kexa ugari jaso ditu udalak, bide publikoan terrazak eta mahaitxoak jartzearekin lotutakoak bereziki. Gutun bat bidali diete ostalari guztiei, indarrean dagoen araudia gogoraraziz.

Egitasmoaren helburua da udalerriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorean erosketak sustatzea. Bonuak hilaren 14tik azaroaren 30era bitartean erabili ahal izango dira.

'Hasi' eta 'Euskaraz Barra-Barra' egitasmoei atxiki dira herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimendu ugari. Lehen hitza euskaraz egiteko konpromisoa hartu dute, besteak beste.

Antxotarraren 'Laurak Bat dira' irudiak irabazi du Laurak Batek eta udalak antolatzen duten argazki lehiaketa. Irabazleak 500 euroko erosketa txartela bat jaso du, Laurak Bateko dendetan gastatzeko.

Xanti Esnaola antxotarrak irabazi du Laurak Batek eta Pasaiako Udalak antolatzen duten argazki lehiaketa, eta berea izango da 2026ko udal egutegiaren azala.

Nekaturrek nekazalturismo, landa-etxe edo landa-apartamentuen udako prebisioen gaineko datuak eman ditu.

PPAk arrantza lonjaren eraikinean dagoen 528 metro koadroko lokal bat ostalaritza zerbitzuetarako egokituko du, eta hasi ditu jada hura egokitzeko lanak.

Oarsoaldeko lau udalek, Euskara Batzordearen bitartez, merkataritza, ostalaritza eta saltokietako erakusleihoak nahiz establezimenduak apaintzeko lehiaketa antolatu dute. Maiatzaren 8a da izena emateko azken eguna.

Oarsoaldea Garapen Agentziak kudeatzen du atal hori, eta Oarsoaldeko lan merkatuaren egungo egoera eta egoera sozioekonomikoa aztertzen ditu.

Programa horren baitan diagnostikoak egin dira industriaren eta zerbitzuen sektoreetan, trantsizio digitaleko, soziodemografikoko eta ekologiko energetikoko erronkei aurre egiteko laguntza estrategikoa emanez.

Merkataritzan eta ostalaritzan euskaraz hitz egiteko guneak identifikatzeko sortu da Euskaraz barra-barra marka. Horren barruan, 17. Logela izeneko ihes gela ibiltaria ondu dute.

Galdetegia sortu dute merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetan euskararen presentzia handitzeko garatu diren estrategiak baloratzeko.

Udalak bonu kanpaina berria abiaraziko du. Ahalegin berezia egingo dute 18 eta 35 urte bitarteko gazteen kontsumo ohituretan eragiteko.