
40tik gora talderen artean zortzigarren sailkatu dira urdinak, taldeko palista guztien artean erdietsitako medailei esker.

Urrezko domina bat, hirugarren postu bat eta taldekako sailkapeneko bigarren postu batekin bukatu dute Euskadiko Itsas Kayakeko XIX Koparen barruko itsas zeharkaldia.

Iruñean hiru garaipen eskuratu dituzte pasaitarrek; Garesen aldiz, sei urre lortzeko gai izan dira.

Kimuekin hasi eta beteranoekin buka, Pasaia Kayak taldeko kategoria guztietako kirolariak aritu dira lehian azken asteburuan.

Iñaki Fernandez eta Eukene Saezen K-2a garaile izan da Ur Lasaietako Maratoi Erdiko Espainiako Txapelketan, beteranoen kategorian.

Eukene Saez eta Iñaki Fernandezek osaturiko bikoteak Portugalera egin du bidea talde pasaitarra ordezkatzeko. 'Top-10'-a gertu izan dute.

Larunbatean Hondarribian izan zen talde pasaitarra, Euskadiko XVII. Kopan aurpegia emanez. Igandean, Zaragozaraino egin zuten bidea urdinek.

Kadete kategorian bost neska izan ziren urdinen ordezkari, eta gizon bat Senior mailan. Onenak 'top 10'-etik hurbil ibili dira.

Klub pasaitarreko zortzi kirolarik ordezkatu dituzte urdinak Gazte Promesen Espainiako ur lasaietako Piraguismo Txapelketan.

Eskola Kiroleko piraguismoko hiru lehiatik hirutan urrea erdietsi du Pasaia Kayakeko palistak. Orain arteko emaitzarik onenak lortu ditu klubak.

Meritu handiko beste bi domina eskuratu berri dituzte Espainiako Kopan, master kategorian biak.

Mundu osoko milatik gora palisten kontra jardun zuten pasaitarrek joan den asteburuan, Sellako Nazioarteko Jaitsieraren 85. edizioan.

Candasen (Asturias) izan ziren joan den asteburuan, bertan jokatutako itsas kayakeko Espainiako III. Kopan. Dominaz beteta itzuli dira.

Ur lasaietako maratoi modalitateko Espainiako Piraguismo Txapelketan arrakastatsu aritu da marea urdina.

Maialen Vitoriak junior kategorian erdietsi du garaipena, eta Eukene Saezek, aldiz, beterano master mailan. Kluba hamargarren sailkatu da.

Hamabi kirolarik ordezkatu dute talde pasaitarra kategoria guztietan, haurretatik hasi eta beteranoen mailara arte.

Neguko Euskadiko Banakako Txapelketan izan da marea urdina, eta egindako lan txukunari esker podiuma osatu dute sailkapen orokorrean.

Gipuzkoako Eskola Kiroleko piraguismoko bi saiotik bi irabazi ditu klub urdineko palistak. Bigarren izan da Pasaia Kayak talde sailkapenean.

Ebro ibaian urre eta zilar bana eta bi brontze lortu ditu talde pasaitarrak. Berrogei talderen artean hamargarren sailkatu dira urdinak.

Bigarren izan da Pasaia Kayak Itsas Kayakeko Euskadiko Kopako azken proba puntuagarrian. Balantze baikorra egin dute, orobat, arduradunek.