
Larunbatean Eusko Label eta Euskotren Ligetako bosgarren jardunaldiak jokatuko dira Pasaiako uretan, San Juan-Koxtape Arraun Elkarteak antolatuta.

Albaolako kideak hilaren 17tik 20ra bitartean egingo den Galiziako ontzi tradizionalen topaketan izango dira. Bertara itsasoz iritsiko dira.

ETE eta KAE1 ligetako traineruek sasoiko bigarren estropadak jokatuko dituzte igandean Pasaiako badian. San Juan Koxtapek eta Sanpedrotarrak antolatu dituzte lehiaketak.

Donibaneko saneamendu sareko lanak atzeratu dituzte, eta hitzarmen berria egin beharko dute eragindako erakundeek, aldundiak lanen planteamendua aldatu ostean. Lanak aurten hastea eskatu dute bizilagunek.

3 eta 16 urte bitarteko Oarsoaldeko gazteek 35 kirol jarduera baino egiteko aukera izango dute aurtengo udan. Izen emateak irekita daude jada.

Pasaia Itsas Festibalaren data ezagutarazi dute gaur. Itsas kultur ondarea sustatzen duen jaialdiaren laugarren ekitaldia izango da datorren urtekoa.

Bi erakundeek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute euskal gizartearen artean itsas ondarearen gaineko interesa pizteko eta euskal ontzi tradizionalei buruzko ezagutza areagotzeko.

Bi hamarkada baino gehiago igaro dira EBk saneamendu azpiegituren zuzentaraua esleitu zuenetik,baina Pasaiako badian hondakin urak tratatu gabe hartzen dituzten guneak daude oraindik.

Gipuzkoako Piraguismo Federazioak antolatuta, Eskolarteko Ur Lasaien Kayak Txapelketak jokatuko dira igandean, 11:30etik aurrera.

Bihar Eusko Label eta Euskotren Ligetako bosgarren jardunaldiak jokatuko dira Pasaiako badiako uretan, eta estropadek eragina izango dute trafikoan eta aparkalekuetan.

Igandean Itsas Kayakeko Euskadiko Txapelketa jokatuko da Pasaiako badiako uretan, 11:30etik aurrera. Txapelketak eragina izango du Trintxerpeko Hospitalilloko aparkalekuko eremu batean.

Larunbatean 'Pasaia, Bristol and El Cristo de Bristol (1453-1600)' izeneko hitzaldia egingo da Donibaneko Kultur Aterpean, 12:30ean.

Pasaiako badian urpeko arkeologiari buruzko azterlanak egin dituzte 2021etik. Besteak beste, 4 metroko luzera duen gila bat aurkitu dute, eta hipotesi nagusia da 'Santa Ana' ontziarena izan daitekeela.

Eskubidean planaren baitan, 8 eta 12 urte arteko ludoteketako haurrek arraunean aritzeko aukera izango dute hilaren 5ean, 17:00etan. Topaketa Donibaneko Koxtape arraun klubean izango da, doan.

Gipuzkoako Batel Ligako azken jardunaldia eta 2025eko Gipuzkoako Batel Txapelketa Pasaiako uretan jokatuko dira bihar eta etzi.

Hilaren 11tik 25era Pasaiako Badiaren Nazioarteko XXV. film laburren erakusketa egingo da. Orotara, 26 film labur proiektatuko dira lehiaketaren barruan.

Euskadiko Podemos/Ahal dugu-k 'Pasaiako badiaren etorkizuneko erronkak' mahai ingurua antolatuko du bihar Donibaneko Juanba Berasategi auditorioan 19:00etatik aurrera.

Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluaren bileran, zamaontzien deskargak ingurumena babesteko neurririk gabe gabe egiten direla salatu zuen alkateak.