
Aurtengoa "jaialdi soil bat baino gehiago" izango dela aurreratu dute antolatzaileek, egitarau zabal eta oparoa prestatu dute. Maiatzaren 9tik 12ra ehundik gora ontzi porturatuko dira Pasaian.

Madrilgo Fitur azokan izan dira gaur ordezkari pasaitarrak, hirugarren ekitaldia aurkezten. Teo Alberro alkateak adierazi duenez, "berdinik gabeko erakusleihoa bat" da jaialdia.

1984ko martxoaren 22an, sarraskia gertatu zenean, Donibanen egon ziren polizietako zazpik inputatu gisa deklaratuko dute Donostiako auzitegian. Lau gizon tiroz hil zituen gau hartan Espainiako Poliziak badian.

Mende erdia bete da 1996ko urtarrilean oraindik argitu gabeko arrazoiengatik ontzian zihoazen hamar tripulatzaileen desagertze abisua eman zenetik.

Garraio zerbitzuaren gaineko ohiko deskontuak ez ezik, Pasaiako barrutiak lotzeko linea berrien sorrera ere jaso du proposamenak. Pasaiako Portu Agintaritzak dauka azken hitza.

Pasaiako arrokek gordetzen duten historia ezjakina bezain liluragarria da. Txema Hernandez dibulgatzailea kaleek ezkutatzen duten xarmaren eta badiaren sorreraren inguruan aritu da.

Itsas hondakinen bilketa egiteaz gain, datu zientifikoak lortzeko eta sentsibilizaziorako ere baliatuko da gailua. Mater Museoan egin da proiektuaren aurkezpena.

Orban marroia agertu da Donibane inguruan.

Atsekabetuta daude Pasaiako portuan ingurumena zaintzen lanean aritzen diren taldeak. Hamarkadak dira kutsadurak herritarren bizitzak baldintzatzen dituela.

Ezusteko ederra eraman dute gaur portuko langileek eta badiatik paseatzen ari ziren herritarrek. Hamar bat izurde agertu dira.

Ontzi Museoaren eskutik, itsas irteera egingo da hilaren azken larunbatean. Pasaiako bazterren ezkutupeko altxorren berri emango dute bidean zehar.

Aurtengo Dantz Point Gipuzkoa festibalak sei DJ saio eskainiko ditu, haietan lehena, bihar, 'Lucretia' belaontzi klasikotik. Emanaldi guztien jarraipena online egin ahal izango da.

Estropadetan parte hartuko duten kluben zaleak ezingo dira igande honetan Pasaiako badiara hurbildu, bertakoak ez badira. Udaltzaingoak iragarri du neurri "zorrotzak" hartuko direla, osasuna eta segurtasuna bermatzeko.

Guztira, 300 lagun baino gehiagok egin diote ekarpen ekonomikoa komando antikapitalistetako kideen hilketari buruzkoak jasoko dituen ikus-entzunezkoari.

Larunbata bitartean izango da Pasaian.

8000 euro bildu nahi dituzte Pasaiako segadaren gaineko guztia jasoko duen lana finantzatzeko.