
Hiru ikastetxeetako ikasleek larunbateko garbiketa egunera deitu dituzte lau barrutietako herritarrak. Gurasoei ere luzatu diete gonbita.

Pasai Donibaneko eraikin nagusian izango da festa, egun osoko egitaraua ondo du ikastolak.

Biharko hitzordu handirako beroketa lanak egin dituzte gaur lau barrutietako haurrek. HITZA Antxoko Korrika Txikian izan da eta Trintxerpeko zenbait irudi jaso ditu.

Inauterien barruko Trapujale Festa egin dute hamarka eta hamarka ikaslek, gurasoz inguraturik. HITZAk zenbait irudi bildu ditu.

Herriko ikastetxeetako guraso elkarteek eta Txirbillak antolatutako kalejirak herria zeharkatu, nagia uxatuz eta arratsaldeko giroa piztuz.

Pasaia-Lezo Lizeoko gazteek, trapujalez jantzita eta Trastamintxo eta Argitxo lagun, Lezo hartu dute gaur goizean.

Pasaia-Lezo Lizeoko DBHko ikasleek Udaldia programa abiarazi dute, Pasaiako Udaleko Haur eta Nerabeen Eskubideen sailarekin elkarlanean.

Milimetroak martxan dira, eta goizean 100 ikaslek Gernika koadroa margotu dute. Arratsaldean musika eta dantza izango dira protagonistak.

Udaletxetik abiatu eta Lezoko kaleak musika eta dantzaz josi dituzte trapujaleek. Ikastolan bukatu dute jaia, txikienekin.

Euskararen Aholku Batzordeak irudi eta izen berria ditu. Horiek, nahiz datozen hamar urteetan euskara indartzeko estrategiak, gaur goizean aurkeztu dituzte.

Pasaia Lezo Lizeoak, barrutiko abesbatzak eta udalak "ekitaldi xumea" antolatu dute ostiralerako. Arratsaldean izango da hitzordua.

Bihar 20 ikasle eta 2 irakasle helduko dira gurera, Pasaia-Lezo Lizeoa ikastolak Herbehereetako ikastetxe batekin duen eskola trukearen ondorioz. Astebeteko egonaldia egingo dute.

Ikastetxearen teilatuko eguzki plakek 25.000 kWh pasa jaso ditu uztail eta abuztuan zehar. 276 dira Goienerrek ezarritako plakak.

Ikastetxeak urteroko jaiaren egitarauaren berri eman du. Iaz bezala, aurten ere eraikin nagusian bertan izango dira emanaldiak.

Azkue Literatur Lehiaketako poesiaren atalean saritu dute Iraide Mitxelena Rivero, 'Denboraren txotxongilo omen gara' lanagatik.

Pasaia-Lezo Lizeoko DBH 3ko ikasleek material bilketa antolatu dute. Ikastolako eraikin guztietan bilduko dituzte dohaintzan emandakoak.

Pasaia-Lezo Lizeoko hamazazpigarren ikasle trukea izango da aurtengoa. Estreinakoz eguneroko bat idatziko dute egonaldian zehar hiru ikaslek.

Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleen ekimenez abiarazi du udalak proiektua. Besteak beste, bi piknik mahai eta zabu bat ezarriko dituzte abenduan.

Iraide Mitxelena Rivero eta Jon Esnaola Lopez Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleak irabazle izan dira poesia alorreko lehiaketan.

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, euskal hizkuntzaren balio unibertsala aldarrikatuko da. Konpromiso horri eutsiz, mintzoa goratuko dute Trintxerpeko Korkoiburuek eta udalerriko hiru ikastetxeek. Programa bana osatu dute hartarako.