
'Erreka'-k ez du esperotako hasiera izan Eusko Label Ligan. 'Batelerak' hirugarren izan dira asteburuan jokatutako bi estropadetan, eta onenen pare jarraitzen dute. San Pedro seigarren izan zen atzo Zumaian.

ETE eta KAE1 ligetako traineruek sasoiko bigarren estropadak jokatuko dituzte igandean Pasaiako badian. San Juan Koxtapek eta Sanpedrotarrak antolatu dituzte lehiaketak.

Emakumezkoen trainerua Euskotren Ligako hirugarrena da, gizonezkoek, berriz, ahazteko asteburua izan dute. Sanpedrotarrentzat asteburu gazi-gozoa izan da.

Emakumezkoen ontziak zazpigarren eta bosgarren egin du larunbateko zein igandeko estropadetan; gizonezkoen ontziak, berriz, puntuak pilatu ditu Kantabrian.