
Aste honen hasieran abiatu dute ikasturtea esku pilotan eta palan pilota eskolako kirolariek.

Oreretar gazteak eskuz eta palan trebatu ahal izango dira, benjamin, kimu, haur eta kadete mailetan. Ikastaroak Agustina Otaola pilotalekuan izango dira.

Alebin, Kimu, Haur eta Kadete Mailan izena eman dezakete oraindik interesdunek.

Hainbat txapel ekarri dituzte etxera kategoria ezberdinetako EPLEko esku-pilotako kirolariek. Pilota Eskolaren denboraldiari ekitaldiarekin jarri diote bukaera.

Entrenamenduak astelehenetik ostegunera egiten dituzte Agustina Otaola pilotalekuan, Esku Pilota eta Pala modalitateetan.

Esku pilotan Benjamin eta Alebin kategorietarako zabalik da izena emateko epea Pilota Eskolan; Pala modalitatean, Alebin, Haur eta Kadeteentzat dago zabalik.


Izen-ematea doakoa da, irekita dago jada eta interesdunak klubarekin harremanetan jarri beharko dira 680 71 94 22 telefonoan.

Pilota eskola hilaren 18an itxi zen Jokin Altuna pilotari profesionalaren presentziarekin. Pala memoriala, berriz, gaur hasiko da, 19:45ean Agustina Otaola pilotalekuan.

EPLEko bikotea Euskal Ligako Ohorezko Mailako finalerdietan sartzeko borrokan dago, eta Zaramagako bikotea izango dute aurrean. Klubetik ere gogorarazi nahi dute pilota eskolako izen emateak irekita daudela.