pintaketak

Gaza etorbidean azaldutako pintaketa faxistak ezabatu dituzte

Palestinako bandera irudikatzen duen mural gainean egin dituzte azken egunetan pintaketa faxistak eta sionismoaren aldekoak. Dagoeneko ezabatu dituzte guztiak.

PSE-EE: "Gure egoitzak jaso duen erasoa salatu nahi dugu"

Atzoko grebaren testuinguruan Errenteriako PSE-EEren egoitza "eraso" zutela salatu du alderdi sozialistak. Prentsa ohar baten bidez Morrongilleta kaleko 12. zenbakian kokatuta dagoen egoitzan pikete informatiboek pintadak egin eta petardoak jaurti zituztela esan du, eta gogor salatu.

Bere kontrako pintaketak salatuko ditu Arantza Gonzalezek

Ezker Batuko batzarkide ohiak Trintxerpeko igogailuetan bere kontra agertu diren pintaketen harira salaketa jarriko du, "gezurra eta kalumnia" direlako.

olatz mitxelena

Lezoko alde zaharrean egin diren pintaketen harira, ardurak eskatu dizkio EAJk ezker abertzaleari

Pintaketa horiek garbitzeko eskatu diote gobernu taldeari, eta aldi berean lan horien kostua zein izan den jakinarazteko.

"Espazio publikoetako zikinkeriagatik" kezka azaldu du Lezoko EAJk

Lezoko EAJren ustez "udalerriaren hondamenaren aurrean" neurriak hartu behar ditu udal gobernu taldeak, "espazio publikoetako zikinkeriagatik" kezka azaldu du.

Pintaketen harira, ardura eskatu du Pasaiako Udalak

Azken egunetan margotuta azaldu dira Donibaneko Puntetako pasealekuko iturrietako kartelak. Ez da lehen aldia izan, eta udalak horrelako jokabideak saihestea eta udal baliabide komunak errespetatzea eskatu du.

"Udalerriaren irudia hobetzeko", pintaketa eta grafitien kontrako plana eskatu du Lezoko PSE-EEk

PSE-EEren udal taldeak uste du udalerriaren irudiak "utzikeria" eta "zikintasun" sentsazioa ematen duela

Herrian egin dituzten pintaketak salatu ditu Lezoko Udalak

Aldarrikapenak beste leku batzuetan eta modu zibilizatuan" egin daitezkeela adierazi du udal erakundeak, eta "zuhurtziaz" jokatzeko eskatu du.

sutar pintaketak

Ondare artistikoa zaindu eta errespetatzeko eskatu du udalak

'Sutar' eskulturan pintaketak egin dituzte, eta udalak garbituko egingo duela iragarri du. Hala ere, "tristura" adierazi dute.

Beste behin arbuiatu ditu alkateak Andonaegi jauregiko pintaketak

Ez da lehen aldia Izaskun Gomezek halako jokabideak publikoki salatu dituena. "Eraikina hondatzen dute, eta pasaitar guztiona den ondarea kaltetu".

Lezoko udal egoitzetan egin diren pintaketak salatu dituzte

"Proposamenak modu zuen eta formalagoan egin behar dira", adierazi du udalak. Garbiketen kostua handia izango dela adierazi dute.

pintaketa

"Espazio publikoak errespeta daitezela" eskatu du Lezoko Udalak

Pintaketak agertu dira Lezon. Udalak gaitzetsi egin ditu, esanaz espazio publikoak errespetatu behar direla, eta herritarrengan eragina dutela.

Pintadak garbitzekp eskatu dio udalari EAJk..

Orereta Ikastolaren eraikineko pintadak garbitzeko eskatu du EAJ-k

Agirre Lehendakariaren plazan Orereta Ikastolak duen eraikineko pintadak garbitzeko eskaera egin du EAJk udalean.

lezo.pintaketa

Lezoko Udala, pintaketen harira: "Garai berriek jarrera berriak eskatzen dituzte"

Lezoko Udalak asteburuan herriko kaleetako paretetan egin diren pintaketak gaitzetsi ditu: "Horrelako ekintzek ez dute lekurik egungo gizartean".

Gehiago