
Lehen Kontxako Bandera irabazi zutenetik 100 urte igaro direla ospatu zuten sanjuandarrek larunbatean, behar bezala. Emozioz jositako eguna izan zen.

Play-offaren bi jardunaldietan nagusitu da San Pedro eta merezimendu osoz lortu du Eusko Label Ligarako jokoan zeuden bi txarteletako bat.

Hibaikak Euskotren Ligan lehiatzen jarraituko du, Portugaleteko estropada ere irabazita.

Hibaikako emakumeek kanporaketako lehen jardunaldiko estropada irabazi dute. Bermeokoa gaindituta, bihar bide beretik jo beharko dute hiru ontzirentzat dagoen txartel bakarra lortzeko.

Hibaikakoak seigarren sailkatu badira ere Euskotren Ligaren kanporaketa jokatu beharko dute asteburuan; txartel bakarra dago jokoan.

Larunbateko estropadan azken-aurren egin ondoren, zail zuen 'Libia'-k igoera. Zaleen babesa bereziki eskertu du klubak.

Hibaika ez da arituko Euskotren Ligan datorren denboraldian. Hondarribi aurretik izan da play offeko bi estropadetan.

Jokoan, emakumeen arraunaren goi mailan aritzea, Euskotren Ligan; edo azken bi denboralditan aritu diren bigarren mailan, ETE Ligan.

Etzi, hilak 9, XIII. Errenteria Hiria jokatuko dute KAE 1 ligako hamabi ontziek, 13:00etan hasita; erlojupekoa izango da eta bi luzeetara erabakiko da irabazlea.