
Kexu dira Gabierrota eta Fanderia auzoak lotzen dituen zubiaren itxieragatik. "Presaz" jokatzeko eta zubiaren konponketa bizkortzeko eskatu diote udalari.

Duintasuneko pentsiodunek eta PSE-EEkoek mozioak sartuko dituzte astearteko plenoan pertsona helduenei eta zaurgarrienei bankuetarako irisgarritasuna errazteko.

Jeltzaleen udal taldeak «arduraz» jokatu duela adierazi eta sozialisten adierazpenak ez zirela oposizio osoaren izenean izan gogoratu dute.

Proiektuak urteak etenda daramatzala salatu du Palenciak.

Martxoaren 8ko egitasmoen barruko hitzaldia da, eta pandemiak emakumeengan utzitako ondorio psikologikoen inguruan mintzatuko dira.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailetik jasotako diru laguntzak udalerriko garapen ekonomikoa sustatzeko "berebizikoak" izango direla eutsi du sozialisten bozeramileak.

Rodriguezena izan da aurkeztutako hautagaitza bakarra, hortaz, Errenteriako PSE-EEko idazkari nagusiko karguan jarraituko du.

Talde sozialistak azaldu du COVID-19 funtsetik Errenteriak jasoko dituen 1.3 milioi euroak "udalerriaren susperraldi ekonomikoa sustatuko duten neurriak" hartzeko izan behar direla.