
1936-2026 Faxismoaren aurrean, askatasuna. Hori, larunbat arratsaldean Errenteria-Oreretako kaleak zeharkatuko dituen manifestazioaren leloa. Faxistek herria okupatu zuten 90. urteurrena beteko da hilaren 13an.

Lezoko hezkuntza publikoa kalera atera zen larunbatean eta egun osoko festa egin zuen.

Pasaiako, Lezoko, Oiartzungo eta Errenteria-Oreretako hezkuntza publikoko irakasleak greban dira. HITZAk horren eraginaren datuak jaso ditu.

Sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzak ez dute akordiorik lortu, beraz, gaur eta etzi arteko greba deialdiak mantendu dira.

LAB, Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek hamabi eguneko greba zikloa aurkeztu dute. Hilaren 22 eta 23an, irakasleen lanuzteak.

Sinadura bilketa egiten ari dira Iztietako anbulatorioan Osasun Sailak ezarritako murrizketak salatu eta kalitatezkoa eta duina den zerbitzua berrezartzea eskatzeko. Hilabete osoan zehar jasoko dituzte sinadurak, goizez.

ELA, SATSE, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek elkarretaratzera deitu dituzte Osakidetzako langile guztiak. Osasungintza publiko duina defendatuko dute.

Euskal Herriko Eskubide Zibilen Kartak deituta arratsaldean Herriko Plaza aldarriz bete dute herritarrek eta gogora ekarri osasun krisiak sektore guztiak baina bereziki zaurgarrienak kolpatu dituela.


Euskal Eskola Publikoaz Harro topaguneak deitutako mobilizazioa azaroaren 5ean izango da, Bilbon. Izen emate epea zabalik da.

Krosa, herri kirolak, serigrafia eta askotariko tailerrak izango dira Lezo Herri Eskolako jolastokian

Hilaren 23ean izango da, 17:00etan, Reina aretoan. Matrikulazioari begira jarri dira ikastetxeak, otsailaren 3tik 13ra bitartean egin ahal izango da.
