
Igandean erraldoien bigarren topaketa jasoko du barrutiak, 11:00etatik aurrera. Bost konpartsa bilduko dira Antxon, eta kalejiran herriko kaleak beteko dituzte.

Aurtengo jaiak uztailaren 3tik 8ra izango dira, eta horiek iragarriko dituen irudia aukeratzeko lehiaketa abiatu dute.

Antxotarrak San Fermin jaiak prestatzen hasiko dira hilaren 9an, 19:45ean, Antxoko liburutegian. Herritarrei dei egin diete parte hartzera.